Wikipedia, Entziklopedia askea
Martti Oiva Kalevi Ahtisaari
(
Viipuri
,
1937ko
ekainaren 23a
-
Helsinki
,
2023ko
urriaren 16a
) politikari
finlandiarra
izan zen. Finlandiako Errepublikako hamargarren presidentea izan zen
1994
-
2000
urte bitartean.
2008an
Bakearen Nobel Saria
eman zioten herrialde ezberdinetako hainbat gatazka armatutan haren bitartekari-lanagatik, bereziki
Kosovokoan
.
Maisu eta
ekonomia
ikasketak egin zituen.
1965
. urtean hasi zuen bere karrera diplomatikoa
Finlandiako Kanpo Arazoetarako ministerioan
, eta lankidetza teknikoan espezializatu zen. 1972an Garapenerako Laguntzaren Saileko zuzendariorde izendatu zuten. 1973-1976 bitartean
Tanzania
,
Zambia
,
Somalia
eta
Mozambikeko
enbaxadore
izan zen. Ondoren nazioarteko zerbitzuetan sartu eta Kanpo Arazoetarako estatuko idazkariorde izatera iritsi zen.
1991ko
urtarrilean
Irak
eta
Kuwaitera
joan zen
NBEren
idazkariorde orokor gisa
Golkoko gerrak
eragindako behar humanitarioak aztertzera. Bere txostenean Irakeko egoera katastrofikotzat jo zuen eta elikadura, erregai, eta osasun eta nekazaritza tresnen debekua bertan behera uztea gomendatu zuen. Urte bereko maiatzean NBEko lana bukatu eta
Finlandiara
itzuli zen estatu idazkari kargua betetzera.
1992an
Bosnia-Herzegovinarako
Lantaldearen lehendakari izendatu zuten
Jugoslavia
ohiari buruzko Nazioarteko Biltzarrean, eta NBEren idazkari orokorraren zona horretarako ordezkari berezi, errepublika horren etorkizun konstituzionalari buruzko negoziazioak bideratzen laguntzeko.
1994
. urtean Finlandiako presidente aukeratua izan zen eta
Europar Batasunean
sartzeko negoziazioekin aurrera jarraituko zuela agindu zuen.
2008an
Bakearen Nobel Saria
jaso zuen, nazioarteko gatazkak konpontzen urteetan egindako lanagatik (Kosovon, gehienbat).
|
---|
1901?1925
| |
---|
1926?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|