Martin Etxeberria Zuloaga
(
Donostia
,
1945eko
uztailaren 24a
-
Zarautz
,
2017ko
urtarrilaren 15a
) euskal idazle eta
pentsalaria
izan zen,
Aitziber Etxeberria
,
Martin Etxeberria
eta
Xabier Etxeberria
idazleen aita.
Gaztetatik bizi izan zuen Martin Etxeberriak euskalgintza eta kulturgintzaren taupada bere baitan. Donostiako apaiztegian erdi-mailako ikasketak egin ondoren,
Parisera
abiatu zen Filosofia eta Letrak ikastera. Han, eragin nabarmena izan zuten bere bizitza osorako
1968ko maiatzaren
arrasto sakonak, ezagutu zuen unibertsitate-giroak eta garai horretan Parisen bizi zen euskal elkartearen bizipenek. Han ezagutu zuen halaber, Montserrat Garro, bere emazte izango zena.
Gazteen hezkuntza izan zuen goiburu, eta filosofia irakastea ogibide. Paristik itzulita, Zarautzen bizitzen jarri zen eta Zarauzko
Salbatore Mitxelena Ikastolan
irakasle eta zuzendari izan zen, eta baita Zarauzko Lizardi Institutuko irakasle eta zuzendari ere.
HABE
erakundearen zuzendari nagusi izateko izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 1989ko urtarrilean. Helduen alfabetatze-euskalduntzegintza gidatzen jardun zuen 1995. urteko urrira arte.
[1]
Euskal literatura eta literatur kritika zituen gogoko aztergai. Horren lekuko dira garai hartan JAKIN argitaletxean plazaratutako
Euskaldunen ipuin harrigarriak
(
Jakin
1972
),
[2]
Etor-Sendoan argitaratutako
Euskal ipuin magikoak
,
Euskal ipuin erromantikoak
eta
Cuentos magicos: narraciones de la cultura popular
(
Etor-Sendoa
, 2007) liburuak.
Literatur kritika unibertsitarioa euskaraz lantzen eta jorratzen aitzindari izan zen:
Vladimir Propp
errusiarraren ipuinen azterketa egiteko metodoa erabili zuen horretarako, Frantziako Nanterreko unibertsitatean (1972) aurkeztu zuen Maitrisetarako azterlanean. Propp-en azterbideaz jabetu,
Resurreccion Maria de Azkuek
bildutako euskal ipuin harrigarrien osagai aldakaitzak eta aldakorrak atzeman eta ipuinon egitura nabarmentzea izan zuen helburu.
Filosofia-gaietan aditua izateaz gainera,
Euskal Herriko pentsaeraren historia
(
Planeta
,
1998
) idatzi zuen; filosofoa ere bazen Martin: oinarri sendoak izaki, bere buruaz askatasunean, pentsatu nahi zuen pertsona. Euskal literaturaren eta euskal pentsamenduaren historiaren ardatzetan eman zuen argitara bere azkeneko saiakera,
Hitzen itzala
(Gustaveko Koadernoak,
2012
) izenburupean.
- Euskaldunen ipuin harrigarriak
(Jakin, 1972)
- Euskal Herriko pentsaeraren historia
(Planeta, 1998)
- Euskal ipuin magikoak'
(Etor-Sendoa, 2007)
- Euskal ipuin erromantikoak
(Etor-Sendoa, 2007)
- Cuentos magicos: narraciones de la cultura popular
(Etor-Sendoa, 2007)
- Hitzen itzala
(Gustaveko Koadernoak, 2012)
[3]
- ↑
http://www.ikasbil.eus/es_ES/web/ikasbil/habeko-berriak
- ↑
http://www.inguma.eus/egilea/ikusi/martin-etxeberria-zuloaga
- ↑
https://web.archive.org/web/20170207192653/http://www.berria.eus/paperekoa/1497/035/002/2012-12-21/martin_etxeberria_zuloagak_hitzen_itzala_argitaratu_du.htm