Wikipedia, Entziklopedia askea
Mars Pathfinder
,
NASAk
Martera
bidali zuen lehengo
rover
-a da.
Vikingen
ondoren
Marten
egon den misiorik garrantzitsuena da.
1996ko
abenduaren 4an
aireratu zen
Delta suziri
batean eta
1997ko
Uztailaren 4an
lurreratu zen 7 hilabete geroago,
Ares Vallisen
,
Marteko
Chryse Planitia
eskualdean.
Espazio-ontzi
honetako
lurreratze-moduluak
,
Sojourner Rover
deitutako lur orotako ibilgailua askatu zuen,
planeta
honen
lurrazalaren
argazkiak atera zitzan.
Mars Pathfinder misioak, hango
atmosfera
,
klima
,
geologia
eta arroka eta
lurrazalaren
osagaiak aztertzeko tresnak zeramatzan.
- Espazio-ontzi
merke, azkar eta hobeak garatu zezaketela erakustea, 150 milioi
Dolarreko
aurrekontua gainditu gabe.
- Beste
planetetara
ra zientzia-tresnak erraz eraman daitezkela erakustea.
- NASAren
konpromisoa adieraztea espazio-esplorazio merkeak egiteko.
Mars pathfinder
-ek misio ezberdinak egin zituen
Marten
hiru instrumentu zientifikoren bitartez:
- Kamera estereoskopikoa
filtro espezial batekin. Beste izen batzuk ere eman izan zaizkio:
Mars Pathfinder-raren argazki sistema
edo
Imager for Mars Pathfinder (IMP)
.
- Egitura atmosferikoko instrumentua edo
(Atmospheric Structure Instrument / Meteorology Package (ASI /MET))
meteorologia-estazioa,
Marteko
presioa, tenperatura eta haizearen informazioa pilatzeko.
- Sojourner Roverra
, Alfa protoi X izpien espektrometroa, harriak eta lurzoruaren osaketa aztertzeko. Bi argazki kamera ere bazituen, txuri beltzean bata eta kolorezkoa bestea.
Instrumentu hauek guztiak ikerketa geologikoak ,geokimikoak, Marteko propietate magnetikoak, atmosfera errotazional eta orbitalak ikertzeko dira.
- Gainazalaren morfologia eta geologikoa eskala metrikoan.
- Petrologia eta geokimika gainazaletan.
- Lurrazalaren propietate magnetikoak eta mekanikoak.
- Marteko dinamika errotazionala eta orbitala.