Wikipedia, Entziklopedia askea
Markook
(
arabieraz
:
??? ?????
), baita ere
khubz ruqaq
,
shrak
,
khubz rqeeq
,
mashrooh
eta
saj ogia
[1]
,
Ekialde Hurbilean
eta
Arabian
egiten den
ogi zapal
mota bat da.
Ogi
ailisa
da, hau da,
legamiarik
erabili gabe egiten dena.
Saj
izeneko metalezko plantxa ganbil batean egiten da markook ogia.
Markook
izena arabierazko
raqiq
(????) hitzetik dator. Honek "hauskorra" esan nahi du
[2]
.
Markook ogiaren aurreneko aipamena X. mendekoa da.
Ibn Sayyar al-Warraq
sukaldariaren liburuan
ruqaq
izenaz ageri da eta ogi ailis handia eta papera antzekoa dela dio
[3]
.
Jatorria
Sirian
du baina gaur egun
Sortaldeko
herrialdeetan eta
Arabiar penintsulan
hedaturik dago.
Gustaf Dalman
alemaniar orientalistak Palestinan deskribatu zuen markook ogia XX. mendearen hasieran. Hark esan zuen buztinezko labean egiten zela eta batzuetan altxatzeko legamia pixka bat erabiltzen dela
[4]
.
Pita
ogiarekin konparatu izan da baina markook ogia finagoa eta zabalagoa da.
Markook ogia 60 cm inguruko diametroa duen ogia da, papera bezain fina, ia zeharrargia
[5]
. Legamiarik erabili gabe puzten da orea,
irina
,
ura
eta
gatza
baino ez baita erabiltzen. Atseden jartzen uzten zaio eta ondoren zati borobilak hartu, zapaldu eta zabaldu egiten da geruza oso fina egin arte. Azkenik
saj
plantxatik pasatzen da, buelta eta buelta baino ez
[6]
.
Saltzeko orduan tolestu eta poltsatan sartzen da.
Otorduetan lagungarri erabiltzen da eta markooka bera zuzenean ere jaten da, digeritzen erraza baita. Hainbat jaki tradizionaletan ezinbestekoa da,
mansaf
eta
xawarma
jakietan esate baterako
[4]
.