Maritxu Gaztelumendi Urruzola
. (
Oiartzun
,
Gipuzkoa
,
1938ko
uztailaren 17a
? ib.
2020ko
abuztuaren 12a
)
[1]
Euskaltzalea
,
irakaslea
eta
idazlea
da.
Karrika
auzoko Artaso euskal dantza taldearen sortzailea da.
Oiartzungo Karrika auzoko Aroxkene baserrian jaio zen,
1938ko
uztailaren 17an. Aroxkene baserrikoa bertakoa zuen aita, eta
Errenteriako
Egiburu baserrikoa ama. Ahizpa zaharragoa eta bi anaia gazteago izan zituen Maritxuk. 22 urte inguru zituela kalera joan zen bizitzera familia guztia, Karrika auzoan bertan.
[2]
Lan klase ugari probatu eta langintza askotan jardundakoa da Maritxu.
Eskola
garaian, etxeko lanetan laguntzen eta esne partitzen ibili zen. Zerbitzari lanetan jardun zuen gaztetan, Gurutze auzoko jatetxe batean hasi eta Errenteriako Panier Fleuryn,
Donostiako
Maria Cristinan
,
Igeldon
, Fagollagan zein Epeleko Etxeberrin ere aritzeraino.
Zerbitzari lanetan zebilela, beso bateko ukalondoa eta besteko eskumuturra batera hautsi zituen Maritxuk. 24 urte zituen orduan, eta ikasketei ekin zien, unean sortu zitzaizkion beldur eta lotsa guztiei aurre eginez. Administrari Ikasketak egin bitartean, irakasle lanetan ere aritu zen, bai Errenterian, eta baita Oiartzungo Karrika auzoan ere.
Eskola
partikularrak ematen ere ibili zen, eta baita bere bokazioa aurkitu ere.
Hiru urtez-edo aritu zen Maritxu Aroxkene-Berrin eskolak ematen. Garai hartan amaitu zituen administrari ikasketak, eta
irakasle
izateko praktikak ere orduantxe egin zituen.
Ikastolan
lan egiteko aukera sortu zitzaionerako, ordea, Donostiako San Migel Patronatuan lanean hasia zen.
Garai hartan, Maritxuk hezkuntza munduarekin harreman handia zuen, bai eta haurren aisialdi munduarekin ere: udalekuak... Eta bere gogo eta jakintza guztia bideratu zituen Karrika auzoko haurrekin aisialdian lan egitera. Auzoko Dantza Taldeari Artaso izena jarri zion.
[3]
Maritxu Karrikako hainbat haurrekin aritzen zen dantzak irakasten. Entseatzeko tokirik ez zutela eta, egun batean erabaki zuten "eskaria" egitea. Karrika auzoko Bidasoro baserriko Joakin Arozenak txabola bat egiteko lur-saila utzi zien auzoko gazteei, dantza taldea aurrera ateratzeko entseatzeko tokia izan zezaten.
Maritxu Villabonara ezkontzera zihoan, eta txabola altxako zuten tokian berean agurtu zituen auzoko gazteak, eta txabola izango zenaren lehendabiziko harria jarri zuen, egun hartan bertan. Maritxu Villabonara ezkondu eta berehala desegin zen dantzari txikien taldea.
Dantzari txikiek hasiera batean mesede truke lortutako lur-sailean berean altxa zuten gero Artaso Elkartea.
70. hamarkadaren amaiera aldera,
Yon Onatibiak
Oiartzunen pospolinak berpiztea proposatu zion Maritxuri. Ontzat hartu zuen proposamena, baina handik hamabost bat egunera istripuz hil zen Onatibia. Hortaz, bakarrik egin behar izan zuen aurrera pospolin taldeak aurrera ateratzeko egitasmoarekin. 36ko altxamendu militarraren aurretik batzokietan sortutako dantza eta kantu errepresentazio moldea zen poxpolinena, eta haur eta gaztetxoek hartzen zuten parte halakoetan. Maritxu Barriola donostiarraren laguntza izan zuen Maritxuk.
2004
. urtea oparoa izan zen Maritxu Gaztelumendi Urruzolarentzat. Izan ere bi liburu plazaratu zituen, 'Karrika Xabaleko aritz-ondotik' eta 'Poxpolinak'.
[4]
Lehendabizikoan, Karrika Xabaleko haritzondoa protagonista gisa hartuta, Maritxuk, aroxkenetarrak, bere gazte denboran (1967-1972 bosturtekoan) Karrika auzoan izan zituen bizipenak bildu zituen. Liburua tiraldi batean irakurtzeko modukoa, oso atsegina, irribarre bat baino gehiago sortzen dituzten kontu eta pasadizo polit ugarirekin, eta auzoan iragana orokorrean ondo jasotzen duena, garai bateko bizimodu baten erretratua da.
[5]
Bigarren liburua, berriz, Yon Onatibiarekin lotua dago. Haren heriotzaren 25. urteurrena zela-eta Oiartzungo herrian egin zioten hainbat ekintza kultural, eta Gaztelumendi Urruzolak ere parte hartu nahi izan zuen eta 'Poxpolinak 1980-1985' bosturteko pasadizoak kontatzen dituen liburua plazaratu zuen.
[6]
Hamar urte beranduago, 2014an, hirugarren liburua,
Aitona sutondoan ipuin kontari´
argitaratu zuen. Oiartzunen
1940ko
hamarkadan aitonari entzundako ipuin, kantu labur eta gertaerak liburu euskarrian jaso zituen Maritxuk. Transmisio eta memoria ariketa eskerga egin zuen Maritxuk autoedizioaren bidetik plazaratu zuen liburuarekin.
[7]
[8]
[9]
"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.
[10]