Marijane Minaberri
(
Banka
,
Nafarroa Beherea
,
1926ko
irailaren 7a
-
2017ko
otsailaren 23a
),
[1]
≪Andereno≫, ≪Atalki≫ ezizenez ere ezaguna, euskal
idazlea
izan zen. Batxilergoko titulua eskuratzeko saiakerak egin ondoren, irakaskuntzan eta idazkari lanetan ibili zen, baita aldizkari batzuetan kolaboratzaile ere, eta lankidetza horien bitartez bere sorkuntza propioak argitaratzen hasi zen.
[2]
[3]
[4]
1997an
Marijane kanta zan! disko-liburua
argitaratu zuen
Oskorri folk musika taldeak
. Disko-liburu hauek egin zuten Minaberri ezagunago.
Txikitatik,
Banka
bertako eskola batean ikasi zuen, eta 12 urterekin,
Donapaleuko
eskolara joan zen ikasten jarraitzera. Geroago,
Angelura
joan zen batxiler titulua lortu nahian, baina ama gaixotu, eta bertan behera utzi zituen ikasketa horiek.
1948an
,
Bankako
udaletxean
idazkari lanetan hasi zen, eta lanbide horretan jardun zuen hamar urtez.
[2]
1954an, familia guztia Uztaritzera bizitzera joan zen eta
Baionako
Saint Louis de Gonzague
elizako ikastetxean sartu zen irakasle. Irakaskuntzan aritu ondoren,
Basque Eclair
egunkarian ibili zen idazkari lanetan, eta zenbait kolaborazio ere egin zituen denboraldi batez. Lanean, bere ondoan izan zituen
Gilen Epherre
zuberotar
kalonjea
,
Joseph Camino
Pan-pin
haur-aldizkariaren sortzailea,
Gexan Lantziri
eta gero,
Sud Ouest
egunkarira joan behar izan zuen
Janbattitt Dirassar
besteak beste, denak euskal idazle izanik.
[3]
1975ean
,
Sud Quest
-ek erosi zuen aldizkaria, eta egunkari horretarako lanean ibili zen,
1990ean
erretiroa hartu zuen arte.
[2]
Euskarazko beste komunikabide batzuetan ere kolaboratu izan du,
Herria
,
Gure Herria
,
Almanaka
eta
Pan-pin
aldizkarietan. Horietan argitaratu ditu bere idazlan edo sorkuntza gehienak.
Irratian ere aritu da lanean, eta ez hori bakarrik, euskal irratigintzan dugun aintzindarietako bat kontsideratzen da. 1960an Parisko Irrati Nazionalak martxan jarri zuen
Radio Cote Basque
irratian ibili zen, euskarari tokitxo bat uzten zion irratian,
Pantxo Etxezaharreta
,
Piarres Lartzabal
eta beste batzuekin batera. Bertan, bertsolari saila hartu zuen bere gain, baita haurren txokoa eta entzuleen disko-eskaintza ere. Geroztik,
Gure irratian
eta
Lapurdi irratian
entzun ahal izan da Marijane Minaberriren ahotsa.
[2]
[3]
Euskaltzain urgazle
izendatu zuen
Euskatzaindiak
1964ko urriaren 30ean, eta
ohorezko
, 1998ko apirilaren 24an.
Euskal Idazleen Elkarteko
ohorezko kidea ere bazen.
[5]
Idazle ibilbidea hainbat aldizkaritako kolaborazioen bidez hasi zuen poemak eta ipuinak plazaratuz. 1960 urtean
Gure Herrian
kaleratu zituen bi poema:
Amanokantua
eta
Esku miresgarria
. Urtebetera
Mari-gorri
lana argitaratu zuen eta 1963an
Itchulingo anderea...
(Goiztiri) ipuin liburua plazaratzen da Baionan eta 1965ean
Xoria kantari
poesia liburua.
Xabier Etxaniz Erle
Haur eta Gazte Literatura adituaren iritziz, bi lan horiek Euskal Haur eta Gazte Literaturaren mugarritzat har daitezke, hau da, Euskal Haur Literaturaren abiapuntutzat.
[2]
Hasieran olerki batzuk eman zituen argitara, baina, batez ere, haurrentzako antzerki lanak zein ipuinak idatzi ditu. Horietako batzuen izenburuak dira:
Mokhor bat eta mokhor bi
(1965),
Begietakoa, Joanes Zirtzil, Manexen nahigabeak, Auzitegian, Marikitaren otoitza, Eri haundia, Abereen eguberri eta Enaut eta sagutxo
. 1983an, antzerki lan batzuk bildu, eta argitara eman zituen
Haur antzerkia
bilduman.
[6]
Haurrak eta antzerkigintza izan ditu langai eta, ildo horri eutsiz,
Antzerkia ikastetxean
lana argitaratu zuen 1993an.
Irratirako ere lan egin du, eta disko batzuk ere atera ditu. 1999. urtean Marijane Minaberriren hainbat kantu eta olerki belaunaldi gazteenenengana ere heldu ziren
Oskorri
taldeak argitaratutako
Marijan kanta zan
diskoari
esker. Diskoaz gain, horretan oinarritutako ikuskizuna eraman zuten herriz herri Oskorrik eta
Kukubiltxo
taldeak.
Honez gain, idazleak beste esparru batzuk ere ukitu ditu, eta honela, Manuel Michelena eta Piarre Lafitteten laguntzaz bi hiztegi eraman ditu argitara:
Grammaire basque pour tous
eta
Dictionnaire basque pour tous
.
[2]
[3]
Oso luzea eta oparoa da Mari Jane Minaberri idazlearen liburuen zerrenda. Haur eta Gazte Literatura, poesia, antzerkia, itzulpenak, hiztegia... denetarik idatzi du. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan argitaratutakoak:
- Marijane kontari
(
2005
, Ikas) CDa eta liburuxka, 5 ipuin, Petit theatre de Pain antzerki taldeko Manex eta Ximun Fuchs anaiek irakurriak, Jean-Christian Irigoienen musikaz lagundurik
- Puxka
(
2002
, Gatuzain)
- Marijane Konta Zan!
(
1998
, Elkar)
- Ipuin azau bat
(
1998
, Elkar) 21 ipuinez osatua
- Antzerkia ikasetxean
(
1993
, Gero-Mensajero)
- Haur antzerki
(
1983
, Euskaltzaindia) (
Toribio Altzaga Saria
)
- Xoria kantari
(
1971
, Ikas) olerki bilduma, Laulhek ilustrazioak eta G. Lertxundiren musika partiturak
- Xoria kantari
(
1965
, Ikas) olerki bilduma, Gregorio Eppherrek zubereraz moldatuak eta Henri Laulheren ilustrazioak
- Xoria kantari
(
1965
, Ikas) olerki bilduma, H. Laulheren ilustrazioak
- Mitxin'en biurrikeriak : Minini'ren gaixtakeriak
(
1964
, Haize Garbia) Euskaraz zein lapurteraz aurki daiteke. Gregorio Eppherreren eskutik frantsesera itzulia.
- Ahatto bihotz beratcha
(
1963
, Gure Herria)
- Itchulingo anderea
(
1963
, Goiztiri). 6 ipuin batzen ditu:
Itchulingo anderea
,
Martxoko elurra
,
Oreinaren emaitza
,
Enaut eta sagutxo
,
Altxalilien erregea
eta
Erregina gaztea
.
- Sagutxo ausarta : Sagu txipi atrebitia
(
1962
, Haize Garbia) Euskaraz zein lapurteraz aurki daiteke. Gregorio Eppherreren eskutik frantsesera itzulia.
- Sagutxo jakintsua : Sagu txipi jakintsia
(
1962
, Haize Garbia) Euskaraz zein lapurteraz aurki daiteke.
- Mari Gorri
(
1961
,
Gure Herria
)
- Porroxkak
- Haurrak ikas zazue
- Marijan Minaberriren meategitik
(
2019
), Euskalatzaleen Biltzarra