Mariinski antzokia
(
errusieraz
Мариинский театр), lehen
Kirov Opera eta Ballet Antzokia
(
1935etik
1992ra
) eta
Opera eta Ballet Akademia Nazionala
(
1920tik
1935era
) bezala ezaguna,
Errusiako
San Petersburgo
hirian dagoen
opera
eta
ballet
antzoki historiko bat da.
Mariinski Ballet
ospetsuaren egoitza da (sobietar garaian Kirov Balleta deitua).
Bere zuzendari nagusia
Valeri Gergiev
da,
1988an
Juri Temirkanov
erretiratu ondoren.
Bere izena
Alexandro II.a Errusiakoa
tsarraren emaztea zen
Maria Alexandrovnari
zor dio.
1859
eta
1860
artean eraiki zuen
Albert Cavosek
,
Gottfried Semperren
lanean inspiratua, batez ere
Dresdeko Operan
.
Sobietar garaian Kirov Antzokia bezala ezagutu zen
Sergei Kirov
politikariaren omenez. Bere jatorrizko izena
1992an
erabili zen berriz.
Vatslav Nijinski
bezalako dantzari, zuzendari eta musika garrantzitsuren
agertokia
izan da. Antzoki honekin lotuak daude opera eta balletaren arloko errusiar artearen lorpenik handienak. Bere ballet konpainia zenbait urtez
Marius Petipak
(
1819
-
1910
) zuzendu zuen, 60 ballet baino gehiagorentzako koreografia sortu zuena.
Agertoki honetan opera eta balleteko artista nabarmen eta ezagun askok antzeztu zuten, horien artean
Fiodor Xaliapin
eta
Leonid Sobinov
kantariak,
Anna Pavlova
,
Tamara Karsavina
,
Mathilde Kschessinska
,
Olga Spesivtseva
,
Galina Ulanova
, Natalia Dudinskaia,
Rudolf Nureiev
eta
Mikhail Barixnikov
dantzariak eta beste asko.