Maria Teresa Bragantzakoa
(
Sintra
,
1793ko
apirilaren 29a
?
Trieste
,
1874ko
urtarrilaren 17a
), jatorrizko izena
Maria Teresa Francisca de Assis Antonia Carlota Joana Josefa Xavier de Paula Miguela Rafaela Isabel Gonzaga
(
portugesazko
ahoskera:
m???i? t???ez?
),
Beirako
printzesa,
Portugalgo
infanta eta
Karlos Maria Isidro
erregegai
karlistaren
emaztea izan zen.
Maria Teresa Bragantzakoa
Lisboako
errege jauregian jaio zen
1793ko
apirilean
.
Joan VI.a Portugalgo erregearen
alaba eta
Don Karlos erregegaiaren
lehen emaztea izandako
Maria Frantziska Bragantzakoaren
ahizpa zen.
1810ean
ezkondu zen
Rio de Janeiron
Petri Karlos Borboikoa
lehengusuarekin.
Portugalgo
itsas armadako almirantea zen Pedro Karlos, eta seme bat izan zuen harekin:
Don Sebastian infantea
.
1813an
alargun gelditu zen.
Espainiako
gortera lagundu zuen Maria Frantziska ahizpa, eta hantxe ibili zen harik eta, gatazka dinastikoa hastean,
Fernando VII.ak
bi ahizpak eta Don Karlos infantea handik bota zituen arte.
Ahizpa Maria Frantziska
1834ko
irailean
hil zen, erregegaiak
euskal lurraldeetan
zituen tropekin bat egin berritan. Maria Teresak gutunak idazten zizkion koinatuari
Austriako
gortetik, eta iloben heziketaz arduratzen zen.
1838ko
otsailean
ezkutuan eta ahalordeen bidez
Salzburgen
ezkondu ziren. Printzesak bidaia korapilatsu bat egin zuen
Pirinioetako
muga zeharkatzeko, eta Ganix de Macaye mugalari ezagunaren laguntza izan zuen horretarako. Azkenean, Don Karlos senarrarekin bat egitea lortu zuen, eta urte hartako urrian beren ezkontza berretsi zuten
Azpeitian
.
Bergarako Hitzarmenaren
ondoren Maria Teresa senarrarekin joan zen erbestera.
Bourgesen
izan ziren aurrena eta
Triesten
geroago.
1855ean
alargun gelditu zen.
Beirako
printzesak berebiziko garrantzia izan zuen Joan III.aren ordez bere seme
Karlos
-Karlos VII.a
karlistentzat
- erregegai izendatzeko garaian. Bera izango zen, zalantzarik gabe, dinastia horretako erregegaien artean karisma gehien lortuko zuena.
1860an
Karlos VI.a Montemolineko kondea
hil ondoren, haren anaia Juanek bere lekua hartu zuenean, krisi sakona ireki zen karlisten artean, Juan hori liberalegia zelako bere jarraitzaileentzat. Beirako printzesak familiaren amalehen ardura hartu zuen orduan, eta Juani bere ardura bere seme Karlosen esku uzteko agindu zion.
1864ko
"Espainiarrei zuzendutako Gutun" ezagunaren bidez eman zuen erabaki horren berri. Gutunean legitimitate printzipioa berritu zuen, dinastian izandako aldaketa hori zuritzeko.
Maria Teresa Bragantzakoa
Triesten
hil zen
1874an
,
Bigarren Karlistadaren
erdian, berak aukeratutako Karlos VII.a
Espainiako
tronua lortzeko borrokan zebilenean.