Maria Luisa Alberdi Aldazabal
(
Eibar
,
Gipuzkoa
,
1922ko
irailaren 12a
-
Mendaro
, Gipuzkoa,
2017ko
irailaren 12a
)
[1]
euskal erraketista profesionala izan zen.
Maruja
goiztizenaz kantxaratu zen 16 urte zituela.
Eibarko Txirio kaleko 14an jaio zen Maria Luisa. Pilotan jokatzen berriz, Eibarko
Astelena
eta
Txaltxa Zelai
frontoietan ikasi zuen. Frontoia erabiltzea ez zen doakoa, gainera, goiz ibili behar izaten zen tokia hartzeko, zaletasun handia baitzegoen.
1936ko uztailean
Gerra Zibila
piztu zen, Txirio kaleak kalte handiak jasan zituen, Alberdi-Aldazabal familiaren etxea hondatuta geratu zen eta alde egitea erabaki zuten. Maria Luisa eta ahizpa
Angelita Alberdi
Frantziara
joan ziren euren amarekin.
[2]
Frantzia iparraldean zenbait hilabetez egon ondoren,
Euskal Herrirantz
hurbilduz joan ziren,
Donibane Lohitzunera
lehenengo, eta gero, errefuxiatuz beteriko tren batean,
Irunera
heldu ziren. Handik Eibarrera itzultzean, oraindik gerra amaitu gabe zegoen eta etxe barik aurkitu ziren. Etxea suntsituta zegoen eta
Soraluzen
bizi ziren senitartekoen etxera jo zuten.
Bizitzak ordea, jarraitu egiten zuen eta 1938. urtean Eibarko hainbat neska kontratatu zituzten
Salamancako
Tormes Frontoian jokatzeko. Maria Luisak aipatutako frontoian egin zuen bere debuta, 16 urte zituela.
Gerrostean, 1939ko apirilean,
Madrilgo
Txiki-Jai frontoira joan zen jokatzera. Hango jokalarien maila hobetzat hartzen baitzen. Han urte t´erdi jardun ondoren Madrid frontoira pasatu zen. Madrilen zegoen bitartean, enpresak
Logronoko
Beti Jai frontoira ere bidali zuen, hango jai nagusietan.
Valentziako
Txiki Jain ere sei hilabeteko bi txanda egin zituen. Valentzian zegoela
Bartzelonara
joatea proposatu zioten, baldintza berdinetan. Bartzelonan bizitzea ordea, garestiago zen eta ordurako kinielak kenduta zeuden eta diru iturriak murriztuta. Ez zen enpresarekin adostasunera heldu eta etxera itzuli zen.
[3]
Eibarrera itzuli eta lanean hasi zen fabrikan. Bazkide Fundatzailea izan zen . Proiektu horretan 60 urtez izan zen kideen bidelagun.
[4]
- ↑
≪Esquelas y Necrologicas | Eibar | Maria Luisa Alberdi Aldazabal | diariovasco.com≫
canales.diariovasco.com
(Noiz kontsultatua: 2021-02-08)
.
- ↑
≪Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak≫
www.euskalmemoria.eus
(Noiz kontsultatua: 2021-02-08)
.
- ↑
https://egoibarra.eus/eu/albisteak/eibar-aldizkaria-kalean-90.-zenbakia
46-47 orr.
- ↑
≪Esquelas y Necrologicas | Eibar | Maria Luisa Alberdi Aldazabal | diariovasco.com≫
canales.diariovasco.com
(Noiz kontsultatua: 2021-02-08)
.