한국   대만   중국   일본 
Maria Isaura Pereira de Queiroz - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Maria Isaura Pereira de Queiroz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Isaura Pereira de Queiroz
Bizitza
Jaiotza Sao Paulo 1918ko abuztuaren 26a
Herrialdea   Brasil
Heriotza Sao Paulo 2018ko abenduaren 29a  (100 urte)
Hezkuntza
Heziketa Sao Pauloko Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak soziologoa
Enplegatzailea(k) Sao Pauloko Unibertsitatea

Maria Isaura Pereira de Queiroz (1918ko abuztuaren 26a - 2018ko abenduaren 29a) brasildar soziologoa izan zen. [1]

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gizarte Zientzietan lizentziatu zen Sao Pauloko Unibertsitatean (1949), Soziologian , Antropologian eta Politikan lizentziaduna Sao Pauloko Unibertsitatean (1951) eta Soziologian doktoregoa Ecole pratique des hautes etudes VI. Atalean (1959).

Bere tesiaren izenburua: La Guerre Sainte au Bresil: le Mouvement Messianique du Contestado , (euskaraz: "Brasilgo Gerra Santua: Contestadoren Mugimendu Mesianikoa") Roger Bastide- ren zuzendaritzapean, 1960an. Bere tesia Sao Pauloko Unibertsitateak argitaratu zuen: "Le Messianisme au Bresil et dans au Monde" izenburuarekin, 1963an. Bere lanak mundu osoan erreferentziatuak dira. [2]

Bere azken postua Centro de Estudos Rurais e Urbanos-eko irakasle izan zen (euskaraz: Hiri eta Landa Ikasketen Zentroa), [3] eta Sao Pauloko Unibertsitateko irakasle emeritua izan zen.

Pereira de Queirozek hizkuntza hauek hitz egiten edo ulertzen zituen: gaztelania, frantsesa, ingelesa eta italiera. 2018ko abenduan hil zen 100 urte zituela [4]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Portugesez) ≪MARIA ISAURA PEREIRA DE QUEIROZ (1918- )≫ cnpq.br/ (Conselho Nacional de Desenvolvimento Cientifico e Tecnologico) .
  2. Maria Isaura Pereira de Quieroz. Sociologies .
  3. Maria Isaura Pereira de Quieroz. Sociologies .
  4. (Portugesez) ≪Morre a sociologa Maria Isaura Pereira de Queiroz≫ revistapesquisa.fapesp.br .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Portugesez) Donnees personnelles sur Maria Isaura Pereira de Queiroz (buscatextual.cnpq.br)
  2. (Portugesez) De Pereira de Queiroz Lire en ligne  : ≪ Roger Bastide, professor da Universidade de Sao Paulo ≫, Estudos Avancados , vol.8 no.22, Sao Paulo Sept./Dec. 1994
  3. (Frantsesez) Lire en ligne  : ≪ Un echange denie, La traduction d’auteurs bresiliens en Argentine ≫, Actes de la recherche en sciences sociales , no 145 ? 2002/5, p. 61 a 70 - Article available in. . (www.cairn.info)