한국   대만   중국   일본 
Mari Carmen Lasagabaster - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Mari Carmen Lasagabaster

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mari Carmen Lasagabaster

Bizitza
Jaiotza Eibar 1925eko irailaren 1a
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza Eibar 2011ko abenduaren 20a  (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Izengoitia(k) Amaia

Maria Carmen Lasagabaster Padilla ( Eibar , Gipuzkoa , 1925ko irailaren 1a - ib. , 2011ko abenduaren 20a ) [1] euskal erraketista profesionala izan zen. Ia 50 urte bete arte jardun zuen frontoian. Pilota munduan “Amaia” izengoitiz ezaguna.

Erraketistak

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Mari Carmenek Herri Eskolan ikasi zuen 13 urte bete arte. Ondoren umezain hasi zen. Bere ahizpa Ana Mari erraketistaren eredua jarraituz ordea, laster hurbildu zen pilota mundura.

Kirolari ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lehen pilotakadak ahizparekin eman zituen Eibarko Txaltxa Zelai frontoian. Ondoren Astelena pilotalekuko eskolan hasi zen, eta gero, Madrilgo Chiqui-jai frontoira joan zen, erraketista formakuntza jarraitzeko asmoz. Frontoi honetan egin zuen debuta, 1940ko urriaren 2an, 15 urte zituela. [2]

1945ean, Bartzelonara joan zen bertako Principal Palacio frontoian jokatzera. 1955ean ezkondu egin zen, Rodolfo Gimenez Pradarekin (Lizeoko eta Orkestra Sinfonikoaren klarinetista bakarlariarekin). Egoera berri horrek ostera, ez zuen jokalariaren kirol-ibilbidea eten. Jokatzen jarraitu zuen.

Maila oneko erraketista [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Maila ona zuten erraketisten artean zegoen Mari Carmen, eliteko; Eugenia Iriondo , Maria Antonia Uzkudun , Agustina Otaola , Eladia Altuna , Maria Luisa Alberdi , Gloria Agirre , Lucia Areitioaurtena edota Rosa Soroa bezala. [3] Lanaldi gogorra zuten arren, batzuetan goizez eta arratsaldez izaten baitzituzten partidak, ganorazko soldata zuten. [4]

Luzaro kantxan jardun ondoren, ia 50 urte zituela (49 urte eta 9 hilabete), 1975. urtean, agur esan zion erraketari , Principal Palacio itxi zutenean.

Omenaldiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean omendu zuten, beste zenbait erraketistarekin batera. [5]
  • 2014ko apirilean Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan “Emakumea eta Euskal Pilota. Mujeres y Pelota Vasca” erakusketan, emakumeak euskal pilotan izan duen presentzia gogoan izan zen, eta euren lanari merezitako omenaldia egin zitzaienen artean zegoen MariCarmen. [6]

Erreferentzia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ≪Esquelas y Necrologicas | Eibar | Maria Carmen Lasagabaster Padilla | diariovasco.com≫ canales.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-31) .
  2. Urrutia, Jose Maria; Sagastizabal, Javier. Erraketistak = Las Raquetistas. (Noiz kontsultatua: 2020-08-31) .
  3. (Gaztelaniaz) ≪Emakumea eta euskal pilota. Mujer y pelota vasca≫ Apuntes de etnografia 2018-06-08 (Noiz kontsultatua: 2020-08-31) .
  4. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-06-25). ≪De cuando las mujeres copaban los frontones≫ GARA (Noiz kontsultatua: 2020-08-31) .
  5. (Gaztelaniaz) VII. Emakumea Pilotari Eguna ? Pelota Vasca. (Noiz kontsultatua: 2020-08-31) .
  6. http://bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/7_4_2014__12_29_41_Prentsa%20Oharra-Nota%20de%20Prensa.pdf?hash=1223adc3503a0d9c25f67e9cb4e079ff

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]