Wikipedia, Entziklopedia askea
Mari bin Amude Alkatiri
(
arabieraz
:
???? ?? ????? ???????
,
Mar'? bin Am?dah al-Ka??r?
;
Dili
,
1949ko
azaroaren 26a
),
timortar
politikaria
da.
Ekialdeko Timorko
lehen ministroa izan zen
2002
-
2006
eta
2017
-
2018
bitartean.
Mari Alkati
Dilin
jaio zen,
1949ko
azaroaren 26an,
yemendar
jatorriko familia batean.
Angolan
eta
Mozanbiken
ikasi zuen. 1975an Indonesiak Ekialdeko Timor inbaditu zuenetik 1999 arte, erbestean ibili zen, topografo lanetan, eta Fretilin antolatzen -bera izan zen sortzaileetako bat.
[1]
Lehen ministro aukeratu zuten herrialdea independizatu osteko lehenbiziko hauteskundeetan.
2006ko
maiatzean, Timor ekialdeko eta mendebaldeko pertsonek osatutako taldeen arteko borrokak izan zirenr, Diliko aireportutik gertu. Oihuka Mari Alkatiriren dimisioa eskatzen zuten bitartean, etxeak erre eta lapurreta egin zuten denda ugaritan.
[2]
Horiek horrela, dimisioa eman zuen ekainaren 26an.