Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Arenaza Velasco
(
Arrasate
,
Gipuzkoa
,
1925eko
azaroaren 3a
–
Fuengirola,
Malaga
,
2019eko
abuztuaren 14a
) erraketista profesionala izan zen 33 urtez, 1941tik 1974ra, aurrelari postuan jokatu zuen,
Kataluniako,
Madrilgo
eta
Mexikoko
frontoietan, "Mondragonesa" , "Margarita" eta "Mondra " izengoitiak erabili zituen kantxan.
Eusebio Arenaza
Paparbaltz
aretxabaletarra eta Maurina Velasko palentziarra Arrasatera ezkondu ziren 1921ean eta bertan jaio ziren
Juanita
(1923), Margarita (1925), Amparo (1933) eta Jose Luis (1939) seme-alabak. Laurak kirolariak izan ziren: neskak erraketistak eta mutila Arrasateko Juventud Deportiva Mondragoneko futbolaria. Aitak Union Cerrajeran egiten zuen lan eta amak egunkariak ? besteak beste, “El socialista”- saltzen zituen Portaloiko kiosko batean.
1936ko Gerra
garaian
Elorrion
aurkitzen zen 11 urteko Margarita, Amparo 3 urteko ahizpa txikiarekin eta bertan egin zuen bat Madrilen ikasten ari zen Juanita ahizpa nagusiarekin eta izeba baten laguntzarekin
Santurtzitik
“Habana” itsasontzian
Frantziara
ihes egin zuten. Erbestean hilabete batzuk eman ondoren, Arrasatera itzuli ziren.
Arrasateko Zaldibar frontoian eman zituen lehen pilotakadak eta bertan trebatu zen. Ahizpa Juanita eta lehengusina
Justi
eta
Mirenen
eredua jarraituz erraketista ibilbidea hartu zuen eta
Sabadellgo
Sabadell frontoian,
Bartzelonako
Sol y Sombran,
Madrilgo
Madrid eta Chiqui-Jai frontoietan eta
Mexikoko
Colon eta Metropolitano fontoietan jokatu zuen
1953an jokatzeari utzi zion tarte batez, baina berriro itzuli zen kantxara Mexikon eta jokatzen jarraitu zuen, harik eta 1974an pilotari behin betiko agur esan zion arte.
[1]
Malagako Fuengirolan eman zituen azken urtean, bertan hil zen 2019eko abuztuaren 14a.
- 2018an Arrasateko Udal Kirol Sailak, “ArraSasoi: Hamabi hile, Hamaika gai” ekimenaren barruan Emakume Erraketistei buruzko hainbat ekitaldi antolatu zituen; Erakusketa, Dokumental emanaldia eta erakustaldi partida. Kirol horretan protagonista izan ziren lau arrasatear gogoan: Justi Arenaza, Miren Arenaza, Juanita Arenaza eta Margarita Arenaza.
[2]
- 2018an Arrasateko emakume erraketistak omendu zituzten Uarkape frontoian.
[3]