한국   대만   중국   일본 
Maria Lecumberri - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Maria Lecumberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Lecumberri
Baranaingo alkatea

2019 -
Bizitza
Jaiotza Baranain , 1982 (41/42 urte)
Herrialdea   Nafarroa Garaia , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak erizaina
Enplegatzailea(k) Osasunbidea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafar Herriaren Batasuna

Maria Lecumberri Bonilla [1] ( Baranain , Nafarroa , 1982 ) UPNko politikaria da, 2019etik Baranaingo alkatea da.

Lecumberri erizaintzako laguntzaile gisa lan egiten du Nafarroako Ospitalean . 2019an alkatetza lortu zuenean UPNren Baranaingo Batzordeko burua da eta 2003tik Udaleko zinegotzi gisa ziharduen. [2]

Aldaketa asko egon dira alkatetzan azken legealdetan. UPNko Jose Antonio Mendibek zentsura-mozio bidez eta PSNren babesarekin lortu zuen alkatetza 2008an, Nafarroa Baiko Floren Lukiri kenduta. Zazpi urtez izan zuen aginte-makila UPNk, baina 2015eko udal hauteskundeen ondoren, EH Bilduko Oihaneder Indakoetxeari pasatu behar izan zion. Nahiz eta UPN lehen indarra izan, zinegotzi bat gutxiago zuen (6). EH Bilduk (4), berriz, hitzarmena lortu zuen, Geroa Bai (3), Baranainen Parte Hartuz (2) eta Izquierda-Ezkerra / Equorekin (2). Babes horrekin, UPNren eta PSNren oposizioari aurre egiteko moduan zen udal gobernua. [3] 2019an Oihaneder Indakoetxeak ez zuen kargua berretsi. Koalizio abertzaleko hautagaiak EH Bilduko bost ordezkarien, Geroa Baiko bien eta Podemosen babesa lortu zuen, zortzi boto guztira, 11ren gehiengoa lortzeko nahikoak ez zirenak. Nafarroa Sumak , hauteskundeetan zortzi zinegotzirekin boto gehien jaso zituen indarra, bere hautagaiari eman zion botoa; PSN , berriz, bost zinegotzirekin, bere buruari eman zion botoa. Alkate berria Maria Lecumberri izan zen. [4]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Lecumberri formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Lekunberri idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia .
  2. (Gaztelaniaz) ≪Maria Lecumberri≫ UPN : Union del Pueblo Navarro (Noiz kontsultatua: 2020-03-07) .
  3. Senar, Joxerra. ≪Aldaketaren aldeko erauntsia udaletan≫ Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-07) .
  4. (Gaztelaniaz) Navarra.com. ≪Maria Lecumberri (Navarra Suma) arrebata a Bildu el poder en Baranain, una de sus alcaldias mas importantes≫ Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-07) .