Manuel Irujo Ollo
[1]
(
Lizarra
,
Nafarroa Garaia
,
1891ko
irailaren 25a
-
Irunea
, Nafarroa Garaia,
1981eko
urtarrilaren 1a
) abokatua eta politikari
jeltzalea
izan zen.
Filosofiako
eta
Zuzenbideko
ikasketak egin zituen.
EAJren
ordezkaritzat,
Espainiako Bigarren Errepublikaren
gobernuan ministro izendatu zuten. Manuel Irujo Eusko Alderdi Jeltzaleak izan dituen buruzagi argienetakoa izan da, eta idatzi asko utzi ditu:
Instituciones juridicas vascas
(1945),
Inglaterra y los vascos
(1945),
Escritos desde el Partido Nacionalista Vasco
(1982an, Bilbon argitaraturiko idazki-bilduma). Politika munduan zuen izaera gartsuaren ondorioz
Nafar Leoia
ezizenaz ere ezaguna bazen.
[2]
Daniel Irujo Urraren
semea zen. Filosofiako eta Zuzenbideko ikasketak egin zituen
Deustuko Unibertsitatean
eta
Salamancan
. 1908. urtean sartu zen
Eusko Alderdi Jeltzalean
, eta
Lizarran
hartu zuen egoitza 1911. urtean, bere aita hil ondoren. Lizarrako
Eusko Etxea
sortu ondoren, Nafarroako foru-diputatu aukeratu zuten 1919an (baliorik gabe utzi zuten azkenean hautapen hura) eta 1921-1923. urteetan. Baina presondegian sartu zuten
Primo de Riveraren diktaduraren
hasieran.
Nafarroako Foru Aldundira
itzuli zen 1930ean, eta
Madrilgo Parlamentuko
diputatu aukeratu zuten Gipuzkoan
1931. urtean
. Diputatu izan zen
1936ko gerra
hasi arte, eta guztiz nabarmendu zen
Hego Euskal Herriko
autonomia-estatutuaren aldeko ahaleginetan.
1936ko
uztailaren 19an
, militarrak
Espainiako Errepublikaren
aurka altxatu zirenean, Manuel Irujo eta
Jose Maria Lasarte
Eusko Alderdi Jeltzaleko diputatuek militarren matxinada gaitzesten zuen agiria eman zuten ezagutzera Donostiako gobernu zibilean, eta neurri horrek errepublikaren aldekoen artera lerrarazi zituen duda-mudatan zeuden Eusko Alderdi Jeltzaleko buruzagiak. Hasieratik ikusi zuen Irujok euskal gobernu eta armada baten beharra, eta, Errepublikako gobernuak Eusko Alderdi Jeltzaleari ministro-kargu bat izateko aukera aurkeztu zionean, Irujo proposatu zuen alderdi abertzaleak kargu horretarako, Espainiako gobernuak aldez aurretik autonomia estatutua onartzen bazuen. Kargu berezirik gabeko ministro izan zen Irujo,
1937ko
maiatzean justizia-ministro hautatu zuten arte.
Jada erbestean,
1941
. urtean
Londresen
De Gaulle
jeneralarekin hitzarmen bat sinatu zuen. Herrien Europa bati begira, 1945. urtean
Iberiako Nazioen Elkartea
bultzatzen saiatu zen, eta Euskadi,
Iberiako
nazioak eta Europako gainerako nazioak lotuko zituzketen ekimenez eta erakundeez arduratu zen bereziki aurrerantzean.
1977
. urtean itzuli zen erbestetik
Nafarroara
, Manuel Irujo eta senatari aukeratu zuten urte horretan bertan Nafarroan.
Nafarroako foru-parlamentari
hautatu zuten
1979an
, eta
1981ean
hil zen
Irunean
.
Hauxe da
gaztelaniaz
idatzitako dekalogo ezaguna, Irujoren ideologia laburbiltzen duena:
≪
|
Declaro y afirmo que soy navarro de nacimiento y de corazon, y, por lo tanto vasco, como los gipuzkoanos, los alaveses, bizkainos, laburdinos y zuberoanos;
2) Que mi patria chica es Nabarra, llamada antiguamente Vasconia, uno de los Estados libres del Pais Vasco o Euskadi, y esta es la verdadera y unica patria de todos los vascos;
3) Que como navarro y vasco, no soy frances ni espanol, sino vasco solamente;
4) Que por lo tanto formo parte de un grupo etnico diferente del frances y del espanol;
5) Que por la misma causa, mi lengua natural no es el frances ni el castellano, hijas del latin; sino el euskera, llamada por Sancho El Sabio Lingua Nabarrorum;
6) Que como navarro y vasco quiero, reclamo y exijo la libertad e independencia de Nabarra y Euskadi, sin la intromision o tutela de ningun otro Estado;
7) Que asimismo como vasco progresista de Nabarra, aspiro a que mi patria se adhiera a la union de Estados confederados de Europa;
8) Que como amante de la verdad y de la cultura patrias, reclamo que se implante inmediatamente en todas las escuelas del pais la ensenanza de su gloriosa historia. Que se imponga urgentemente el uso de la lengua nacional vasca, la aplicacion de nuestras leyes, usos y costumbres y se protejan nuestras instituciones, y que se respeten siempre los derechos sagrados de la persona humana;
9) Que al igual que los bienes naturales, sea tambien la cultura patrimonio comun de los vascos y puedan todos tener libre acceso a cualquier grado de ensenanza;
10) Que los vascos de todas las clases sociales tengan acceso a la riqueza y el bienestar generales de la patria, sin exclusivismo ni monopolio. Libertad y Fueros.
|
≫
|
- La mision del nacionalismo
. (1931)
- Nabarra libre dentro de Euzkadi libre
. (1931)
- Navarra ante el Estatuto Vasco
. (1931)
- Inglaterra y los vascos
. (1945)
- Instituciones juridicas vascas
. (1945)
- La Comunidad Iberica de Naciones. (1946)
- La Guerra Civil en Euzkadi antes del Estatuto
. (1978)
- Escritos en Alderdi 1949-1960
(1981)
- Escritos en Alderdi 1961-1974
(1981)
- Desde el Partido Nacionalista Vasco
. Zazpi liburuki (1982-1984)
- ↑
Irujo
abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako,
Iruxo
onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus
Euskal Onomastikaren Datutegia
.
- ↑
Galdos Irazabal, Inaki. (2023-06-21).
≪Irujo kristaua≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2023-06-21)
.
|
---|
Sorrera eta sortzailea
| |
---|
Egoitza nagusia eta bilguneak
| |
---|
Jaiegunak
| |
---|
Barne-erakundeak
| |
---|
Lehendakariak
| |
---|
Pertsona nabarmenak
| |
---|