Manu Etxezortu Egibar

Wikipedia, Entziklopedia askea
(≪ Manu Etxezortu ≫ orritik birbideratua)
Manu Etxezortu Egibar

Bizitza
Jaiotza Andoain , 1969 (54/55 urte)
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta irrati-esataria
Manu Etxezortu
Manu Etxezortu

Manu Etxezortu Egibar ( Andoain , 1969 ) irrati esataria da. Nahiz eta Andoainen jaio Zarautzen bizi da 2008 urtetik aurrera.

1991 urtetik EITBn egiten du lan. [1] Hasieran, bekadun gisara urteren bat egin zuen telebistan. [2] Bertatik aurrera beti aritu da irratian. Uhinen hedabidean gauza desberdinak egin izan ditu kirola ezezik: erreportajeak, lehiaketak aurkeztu, goizeko albistegietako esatari, ia hamarkada oso bat pasatu zuen goizeko albistegia eta tertulia aurkezten, eta gero magazinera pasatu zen, 2007an . 2022ra arte " Faktoria " irratsaio goiztiarreko esataria izan zen, " Euskadi Irratian ". 2022ko irailetik, "Beste 40 urtean" saioa gidatzen du irrati berrean (ostegunero, 21:00etan).

Familia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Joseba Egibar euskal politikariaren lehengusua da.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]