Mansaf
(
arabieraz
:
????
)
Sortaldeko
plater bat da.
Bildoskia
eta hartzituriko
jogurt
lehorraz egiten da (jameed) eta
arrozez
edo
bulgurez
zerbitzatzen da
markook
ogiaren gainean
[1]
.
Jatorriz
beduinoen
platera zen eta gaur egun
Jordaniako
plater nazionala da,
UNESCOk
hala onartua
[2]
.
Bildoskia, batzuetan
ahuntz
haragia, jogurtean bertan egosten da. Arroza aparte egosten da, batzuetan
kurkumarekin
, eta horrek kolore horixka ematen dio.
Zerbitzatzeko orduan azpilean
markook
ogia jartzen da, arrozarekin ogia estaltzen da eta gainean jartzen da jogurtean egositako haragia. Azkenik jogurt saltsa (
jameed
) isurtzen da mahaikidearen gustuaren arabera. Platera apaintzeko
intxaurrak
,
arbendolak
edo
pinaziak
jartzen dira inguruan.
Tradizionalki mahaiaren erdian kokatzen da eta mahaikide bakoitzak eskumako eskuarekin dagokion zatia hartzen du eta mahai-tresnak erabili gabe jaten du
[3]
. Gaur egun jatetxeetan bezero bakoitzari dagokion anoa ateratzen zaio eta goilara ere bai.
-
Arrozarekin ogia estaltzen da.
-
Jogurtean egositako haragia gehitzen zaio.
-
Haziekin eta belarrekin apaindu egiten da.
Jatorrizko jakiak aldaketa nabarmenak izan zituen XX. mendean zehar. Beduinoen jatorrizko mansaf platera haragiz (
gamelu
haragia edo
bildoskia
) eta haragi saldaz edo gheez (
gurin
iragazia) eta ogiaz osatzen zen
[4]
.
1945etik aurrera
Transjordanian
garia masiboki landatzen hasi zen eta mansafa kozinatzeko errezetan
bulgurra
sartuz joan zen
[5]
. 1950. hamarladan
Siria
eta
Palestinako
mugetatik hurbil zeuden Jordaniako hirietan merkatal bideak irakitzen hasi ziren eta
arrozak
arrakasta izan zuenez mansaf platerean ere hura hasi zen bulgurra ordezkatzen
[6]
. 1960. hamarkadan gehigarriak botatzen hasi zitzaizkion, arbendol eta pinazi txigortuak batez ere.
Jameed jogurt saltsa ere oso berria da, beduinoek ez baitzuten janarietan sartzen
sedentario
bihurtzen hasi ziren arte
[7]
. Jameedak haragi zopa eta gurin iragazia ordezkatu zituen. Azkenik jendea haragia jogurtetan erregosten hasi zen, haragia
marinatu
egiten baitzen horrela eta zapore sendoagoa hartzen baitzuen
[8]
.
Kozinatzeko erak ere izan du eboluziorik. 1970. hamarkadaren aurretik kobrezko pertza handietan kozinatzen zen komunitate osoarentzako. Ondoren kobrezko plateretan zerbitzatu eta etxe barruan jaten zen. Teknologiak aurrera egin ahala etxean kozinatzen hasi zen pertza txikiagoetan eta aluminiozko plater apainduetan zerbitzatzen hasi zen. Familia barruko platera izatera pasatu zen
[5]
.
Jordanian jatorria duen platera bada ere gaur egun
Sortalde
guztian jaten den plater ezaguna da,
Palestinan
[9]
,
Libanon
[10]
,
Sirian
... Handik ekialdera ere zabaldu da,
Irakera
,
Saudi Arabiara
eta
Kuwaitera
esate baterako
[11]
[12]
.
Jordaniako mansafik onena egitearen fama Al-Salt eta
Karak
hirietako biztanleek dute. Dena dela gaur egun mansafaren hainbat aldaera existitzen dira, eskualdeek dituzten ezaugarri eta baliabideen arabera sortu direnak.
Jordaniako hiri handietan
shakreyyeh
izeneko jogurta erabiltzen da eta herrialdearen iparraldean gero eta gehiago dira haragitarako oilaskoa erabiltzen dutenak, eskuratzen errazagoa baita. Hegoaldeko kostaldean dagoen
Aqaba
hirian
arraina
erabiltzen da mansafa egiteko.
2020. hamarkadan
Amman
hiriburuko jatetxe batean mansafa kopatan zerbitzatzen hasi ziren. Bezero batzuei gustatu zitzaien baina askok uste dute tradizioari eta mansafak duen aintzatespenari kalte egiten diola
[13]
.
Nekazal-artzain kulturako platera izan zen jatorrian, haragia eta jogurta ekoizten baitzuten
[2]
. Gaur egungo Jordanian plater nazionala da eta gertakari berezietan zerbitzatzen da, hala nola, ezkontzatan, jaiotzatan, graduaziotan, gonbidatua ohoratzeko edota herrialdeko jaiegun berezietan
[14]
.
Komunitatean jaten da, plater handi batetik beduinoek egiten zuten antzera
[15]
. Tribuen artean arazoak konpontzeko erabiltzen da, trukeak egiteko (
Atwa
) eta bakea lortzeko (
Ja'ha
).
- ↑
≪Jordan - Jordanian Cuisine≫
www.kinghussein.gov.jo
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Hajjar, Leen.
≪Jordan’s National Dish Recognized by UNESCO≫
blog.myjordanjourney.com
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
Annacia.
≪Jordanian Mansaf Recipe - Food.com≫
www.food.com
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
(Ingelesez)
Massad, Joseph. (1998).
Identifying the Nation: The Juridical and Military Bases of Jordanian National Identity.
Columbia University
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Alobiedat, Ammar Abdelkarim Ali. (2016-06).
≪The Sociocultural and Economic Evolution of Mansaf in Hartha, Northern Jordan≫
Humanities
5 (2): 22.
doi
:
10.3390/h5020022
.
ISSN
2076-0787
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
Howell, Sally. (2003-10).
≪Modernizing Mansaf : The Consuming Contexts of Jordan's National Dish≫
Food and Foodways
11 (4): 215?243.
doi
:
10.1080/713926376
.
ISSN
0740-9710
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
Massad, Joseph Andoni. (2001).
Colonial Effects: The Making of National Identity in Jordan.
Columbia University Press
ISBN
978-0-231-12323-5
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
- ↑
Hilali, M.; El-Mayda, E.; Rischkowsky, B.. (2011-11-01).
≪Characteristics and utilization of sheep and goat milk in the Middle East≫
Small Ruminant Research
101 (1): 92?101.
doi
:
10.1016/j.smallrumres.2011.09.029
.
ISSN
0921-4488
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Mansaf (Palestinian Spiced Lamb With Rice and Yogurt Sauce) Recipe≫
Serious Eats
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
Lama. (2022-05-24).
≪TasteGreatFoodie - Mansaf (Lebanese Rice with Meat) - Main Dish≫
TasteGreatFoodie
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
Davidson, Alan. (2014).
The Oxford Companion to Food.
Oxford University Press
ISBN
978-0-19-967733-7
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
Mansaf Traditional Dish.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
Hubbard, Ben; al-Omar, Asmaa; Boushnak, Laura. (2022-06-26).
≪An Innovator Sold Jordan’s National Dish in a To-Go Cup. Controversy Ensued.≫
The New York Times
ISSN
0362-4331
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪UNESCO - Al-Mansaf en Jordania, un banquete festivo y sus significados sociales y culturales≫
ich.unesco.org
(Noiz kontsultatua: 2023-11-01)
.
- ↑
Yousef Ghawanmeh.
The cultural history of Jordan during the Mamluk period 1250?1517.
.