한국   대만   중국   일본 
Malakako itsasartea - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Malakako itsasartea

Koordenatuak : 2°30′00″N 101°10′00″E  /  2.5°N 101.1667°E  / 2.5; 101.1667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Malakako itsasartea
Selat Melaka
Malakako itsasartea is located in Asia
Malakako itsasartea
Malakako itsasartea
Malakako itsasartea (Asia)
Ozeanoa Indiakoa eta Barea
Eskualdea Indonesia , Malaysia , Singapur
Kontinentea Asia
Koordenatuak 2°30′00″N 101°10′00″E  /  2.5°N 101.1667°E  / 2.5; 101.1667
Luzera 930 km
Zabalera gune estuenean 38 km
Sakonera handiena: 8.765 m

Malakako itsasartea [1] ( malaysieraz : Selat Melaka , jawiz : ??? ????) hego-ekialdeko Asiako itsasartea da, Malaysiako penintsularen eta Indonesiako Sumatra uhartearen artekoa, Andamango eta Hego Txinako itsasoak lotzen dituena. 930 kilometro luze da, eta 38-393 kilometroko zabal. Izena, Malaka hiritik datorkio.

Garrantzi handiko itsasbidea da, egunean 300 bat itsasontzik zeharkatzen baitute [2] . Ibilbideak Ozeano Bareko Txinako Itsasoak eta Europa lotzen ditu, Indiako ozeanoa eta Suezeko kanalaren bidez. Itsasartean dagoen arazorik larriena pirateria da [3] .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Euskaltzaindia . (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11) .
  2. Fau, Nathalie. Le detroit de Malacca: porte oceane, axe maritime, enjeux strategiques. geoconfluences.ens-lyon.fr (Noiz kontsultatua: 2016-08-30) .
  3. Rekondo, Txente. Piratak XXI. mendean. nabarralde.com (Noiz kontsultatua: 2016-08-30) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]