- Artikulu hau planeta nanoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Makemake
≫.
136472 Makemake
(ikurra:
;
[4]
lehen
2005 FY
9
)
planeta nano
bat da,
Eguzki-sisteman
hirugarren handiena eta
Kuiperren gerrikoko
bi gorputz handienetariko bat dena.
Plutonen
diametroaren hiru laurdenak ditu.
[5]
Makemakek satelite bat dauka. Bere bataz besteko azal-tenperatura hotza da oso, ?243,2 °C (30 K) inguru, eta litekeena da bere azalean izoztutako
metano
,
etano
eta ziur asko
nitrogeno
izatea
[6]
.
Pluton ere barnean duen
plutoideen
artean sailkatuta dago,
Zeres
izan ezik planeta nano guztiak dituen kategoria.
2005eko
martxoaren 31an
Michael Brownek
zuzenduriko talde batek aurkitua, urte bereko
uztailaren 29an
aurkikuntza zabaldu zuten.
Rapa nuien
Make-Make
jainkoaren izena darama. 2008ko ekainean,
Nazioarteko Astronomia Elkarteak
Makemake
plutoideen
artean izateko hautagai izendatu zuen,
Neptunotik
haratago dauden planeta nanoek duten izena. 2008ko uztailaren 15ean plutoide izendatu zuten.
[7]
[8]
2005eko uztailaren 29an bere aurkikuntza zabaldu zuten,
Eris
eta
Haumea
Neptunoz haraindiko gorputzekin batera.
Spitzer espazio teleskopioari
esker aurkitua, hasieran Plutonen diametroaren %50-75 artean zuena esan zuten. Hau da, Haumea bezain handia da baina askoz ere disdiratsuagoa. Kuiperren gorputz handienetariko bat da, justu Eris eta Pluton eta gero.
Eguzkiaren
inguruan 308 urtero orbitatzen da. Plutonen moduan bere
orbita
pixka bat
eszntrika
eta
inklinatua
denez, 2008ko uztailaren 13an,
Nazioarteko Astronomia Elkarteak
plutoide
eta
planeta nano
izendatu zuen, sailkaturiko hirugarren plutoide eta laugarren planeta nano izanik.
Makemake gorputzez beteriko Neptunoz haraindiko
Eguzki-sistemako
eskualdean dago, askotan
Kuiperren gerriko
izenaz ezaguna dena.
Bere aurkitzaileek hasiera batean
Easterbunny
(
Pazko untxi
) izendatu zuten,
Pazkoan
topatu zutelako. Hala ere, mitologia eta Pazkoaren bat egiteko asmotan, azkenean
Makemake
izena hautetsi zuten,
Pazko uharteko
jainko sortzailearen
izena delako.
[9]
Gorputz nahiko distiratsu bat den arren (itxurako magnitude = 17), 2005eko amierara arte ez zuten Makemake aurkitu, Kuiperren gerrikoan dauden bera baino ilunagoak diren beste gorputz asko eta gero. Atzerapen honen arrazoi nagusia bere orbita da, oso inklinatua dena eta egun
ekliptikaren
planotik oso urrun (
Coma Berenices
konstelazioan) dagoena.
Pluton aurkitu zuten garaian (
1930
), Makemake ekliptikatik gradu gutxietara zegoen,
Taurus
eta
Auriga
konstelazioen mugatik gertu. Tamalez, galaxia-ekuadorretik gertu ere zegoen eta oso zaila zen
Esne Bideko
atzealdean dauden izar multzo zerratuan gorputza topatzea.
Clyde Tombaugh
Pluton aurkitu eta zenbait urte geroago objektu berrien bila aritu zen baina ezin zuen ez Makemake ez Neptunoz haraindiko beste gorputzik aurkitu.
2016ko apirilaren 26an astronomoek satelite baten aurkikuntzaren berri eman zuten. Aurkikuntzarako bidea ireki zuten behaketak urtebete lehenago egin zituzten
Hubble espazio teleskopioa
erabiliz. Ilargiak 160 kilometroko diametroa du eta 21000 kilometroko distantziara orbitatzen du Makemake. Satelitearen izen probisionala
S/2015 (136472) 1
da.
[10]
- ↑
surface ellipsoid 751x751x715 ? Wolfram-Alpha.
.
- ↑
volume ellipsoid 751x751x715 ? Wolfram-Alpha.
.
- ↑
Stansberry, J.; Grundy, W.; Brown, M.; Cruikshank, D.; Spencer, J.; Trilling, D.; Margot, J.-L.. (2008). ≪Physical Properties of Kuiper Belt and Centaur Objects: Constraints from Spitzer Space Telescope≫
The Solar System beyond Neptune
(University of Arizona Press): 161.
Bibcode
:
2008ssbn.book..161S
.
.
- ↑
.
- ↑
Brown, Michael E.. (2006).
The discovery of 313 Eris,the 10
th
planet largest known dwarf planet.
California Institute of Technology
.
- ↑
Schaller, E.L.; Brown, M.E.. (2007-04-10). ≪Volatile Loss and Retention on Kuiper Belt Objects≫
The Astrophysical Journal
659 (1): L61?L64.
doi
:
10.1086/516709
.
Bibcode
:
2007ApJ...659L..61S
.
.
- ↑
Brown, Michael E..
The Dwarf Planets.
California Institute of Technology, Department of Geological ciences
.
- ↑
Tancredi, Gonzalo; Favre, Sofia. (2008).
≪Which are the dwarfs in the Solar System?≫
(PDF)
Icarus
195 (2): 851?862.
doi
:
10.1016/j.icarus.2007.12.020
.
.
- ↑
Brown, Mike. (2008).
Mike Brown's Planets: What's in a name? (part 2).
California Institute of Technology
.
- ↑
Parker, A. H.; Buie, M. W.; Grundy, W. M.; Noll, K. S.. (2016).
Discovery of a Makemakean Moon.
.
|
---|
TNO motak
| |
---|
Planeta nanoak
| |
---|
Sateliteak
| |
---|