Maica Garcia Godoy
(
Sabadell
,
Bartzelona
,
1990eko
urriaren 17a
) buia bezala jokatzen duen
Waterpolo
jokalari katalandarra da, eta emakumeen ohorezko mailako
CN Sabadellekin
eta
Espainiako selekzioarekin
jokatzen du.
LENek
[1]
2014ko Europako jokalaririk onena bezala aukeratua, munduko txapelduna
[2]
, Europako txapelduna
[3]
eta Olinpiar txapeldunorde bikoitza da
[4]
[5]
.
CN Sabadelleko beheko kategorietan trebatua, bere kirol ibilbide osoa eta irabazi dituen txapel nagusi guztiak klub honetan garatu du.
Espainiako selekzioarekin,
Bartzelona 2013an
, munduko txapeldun izan zen
[6]
.
Budapest 2014an
, Europako txapeldun
[7]
, eta,
Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan
, berriz, txapeldunorde izan zen
[8]
.
2008an Malagan
jokatutako Europako Txapelketan, zilarrezko domina lortu zuen
[9]
, eta 2018an Bartzelonan, brontzea
[10]
.
2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan
zilarrezko domina lortu zuen
[5]
. Hauek osatzen zuten Espainiako taldea:
Marta Bach
,
Anni Espar
,
Clara Espar
,
Laura Ester
,
Judith Forca
,
Maica Garcia
,
Irene Gonzalez
,
Paula Leiton
,
Beatriz Ortiz
,
Pilar Pena
,
Elena Ruiz
,
Elena Sanchez
eta
Roser Tarrago
-k
[11]
[12]
.
- Klubak
Lehiaketa nazionalak:
- Ohorezko Mailako Ligak (14): 2005, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019 eta 2021.
[15]
- Erreginaren Kopak (14): 2005, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2017, 2018, 2019, 2020 eta 2021.
[16]
- Espainiako Superkopa (11): 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 eta 2020.
[17]
Nazioarteko lehiaketak:
Beste lehiaketa batzuk
- Kataluniako Kopa (11): 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019 eta 2020.
- Banakako Sariak
LEN:
- Europako jokalaririk onena 2014
Europako Txapelketa:
Europako Kopa:
- 2014ko Europako Kopako Jokalaririk baliotsuena (MVP)
Liga:
- 5 aldiz, Ligako jokalaririk baliotsuena (MVP) (2006-07, 2013-14, 2014-215, 2015-16 eta 2018-19).
- 2 aldiz, Ligako goleatzailerik onena (2007-08 eta 2014-15).
Erreginaren Kopa:
- 8 aldiz, Erreginaren Kopako Jokalaririk baliotsuena (MVP) (2008-09, 2010-11, 2011-12, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2019-20 eta 2020-21).
- 2012ko Erreginaren Kopan goleatzailerik onena.
Espainiako Superkopa
- 6 aldiz, Espainiako Superkopako jokalaririk baliotsuena (MVP) (2010, 2012, 2013, 2014, 2016 eta 2017).
- Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Brontzezko Domina, Goi Mailako Kirol Kontseiluak emana (2013)
[27]
- Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Zilarrezko Domina, Goi Mailako Kirol Kontseiluak emana (2014)
[28]