Maia egutegia
kolonaurreko
Mesoamerikan
(Guatemalako mendialdean
[1]
eta Mexikoko Veracruz, Oaxaca eta Chiapasen
[2]
) erabiltako
egutegi
sistema bat da,
maiek
garatua. Bi egutegi modu bateraturik erabiltzen zituzten maiek: bata egutegi zibila,
baab
, 20 eguneko 18 hilabetetan banatua, 5 egun osagarri erantsiz, eta bestea urte sakratua,
tzolkin
, 260 egunekoa. Egutegi ziklikoa da, 52 urtean behin errepikatzen dena. Kontu luzean, zenbatzeko abiapuntua 13.0.0.0.0 4 ajau 8 cumku egunean izan zen, hau da, orokorrean onartutako korrelazioaren arabera
K.a. 3114ko
abuztuaren 11n
.
Maien egutegiaren funtsezko elementuak eskualde osoan erabili izan zen sistema batean oinarritzen dira, gutxienez
K.a. V. mendekoa
. Ezaugarri asko partekatzen ditu Mesoamerikako lehenagoko beste zibilizazio batzuek erabilitako egutegiekin,
zapotekak
eta
olmekak
kasu, eta garaikideekin edo gerokoekin,
mixtekak
eta
aztekak
kasu
[3]
.
Maien tradizio mitologikoaren
arabera, Yucatan kolonialeko kontakizunetan dokumentatzen den bezala, eta idazkun Klasiko eta Posklasikoetatik abiatuta berreraikitzen den bezala, maiz
Itzamna
jainkoari egozten zaio egutegiaren ezagutza ekarri izanaren meritua
[4]
,
idazkeraren
eta maien kulturaren beste funtsezko alderdi batzuekin batera.
Gaur Ostirala da, 2024ko ekainak 21 (13:42 UTC). Gaurko data maia egutegiko glifoak erabiliz:
B'ak'tun
|
K'atun
|
Tun
|
Winal
|
K'in
|
Tzolk'in
|
Haab'
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Maia egutegiak iraupen ezberdinetako hainbat ziklo edo zenbaketa ditu. Adituek deritzoten
Tzolkin
edo
Tzolk’in
zikloak 260
kin
(
egun
) ditu, 20 hilabeteko 13 eguneko 20
hiletan
banatua (13 x 20 = 260). Tzolkin hau beste ziklo batekin konbinatzen da, 365 eguneko
Haab
eguzki-egutegiarekin
, 20 eguneko 18 hiletan banatua, zeinari 5 egun gehitzen zaien (20 x 18 + 5 = 365). Biak konbinatzean, 52 urteko ziklo sinkronizatuak osatzen dira,
Egutegi-gurpila
deritzona eratuz.
Gertaera bat beste gertaera batekiko noiz gertatu zen bereizteko,
Tzolkin
eta
Haab
berdinak erabiliz,
Zenbaketa luzea
erabiltzen zen. Sistema
hogeitarra
izanik (oinarri 20 duena,
euskarazko
zenbakietan bezala), unitate bakoitzak 20en multiplo bat adierazten du, zenbakiak duen posizioaren arabera.
Denbora neurtzeko beste modu bat
eguzki
-zikloak neurtzea zen, hala nola
ekinozioak
eta
solstizioak
, edo
Artizarraren
zikloak, goiz eta gau hasieran Artizarraren agerpenei eta konjuntzioei jarraipena ematen dietenak. Ziklo honetako gertaera asko kaltegarritzat eta gaiztotzat hartzen ziren, eta horregatik batzuetan
gerrak
antolatzen ziren ziklo honetako faseekin bat etor zitezen.
Tzolkin
edo
Tzolk'in
[5]
sistemak 260 egun aurreikusten ditu. Giza
haurdunaldiaren
iraupenarekin lotuta dagoela iradoki den arren, beste batzuek
Artizar
planetarekin lotzen dute. Zeremonia
erlijiosoak
ospatzeko erabiltzen zen,
euriteen
etorrera eta iraupena iragartzeko,
ehiza
- eta
arrantza
-sasoiaz gain, baita pertsonen patua iragartzeko ere.
Tzolk?in
hitza
neologismoa
, da,
Yucatango maia hizkuntzan
sortua, eta “egunen zenbaketa” esan nahi du
[6]
. Azteken egutegi baliokidea,
T?nalp?hualli
deitzen zen,
nahuatl
hizkuntzan.
Zenbaketa luzeak (5126,36 urte edo 260 katun) 7200 tzolkin ditu. Eta bost kontu luze (25.626,8 edo 100 ahau edo 1300 katun) 36.000 tzolkin dira.
Sistema honek 20 egun izen eta 13 egun zenbaki konbinatzen ditu, izen bakarreki 260 egun sortzeko. Egunak 1etik 13ra zenbakitzen dira, eta gero berriro 1etik. Honez gain, egun bakoitzari 20 izenen zerrendako bat esleitzen zaio segidan:
Tzolk?in egutegia: egunen izenak eta horien
glifoak
Segida
zkia.
1
|
Egun
izena
2
|
Glifoa
adibidea
3
|
XVI. mendeko
maiera
4
|
Maiera klasiko
berreraikia
5
|
|
Segida
zkia.
1
|
Egun
izena
2
|
Glifoa
adibidea
3
|
XVI. mendeko
maiera
4
|
Maiera klasiko
berreraikia
5
|
01
|
Imix
|
|
Imix
|
Imix (?) / Ha? (?)
|
11
|
Chuwen
|
|
Chuen
|
(ezezaguna)
|
02
|
Ik?
|
|
Ik
|
Ik?
|
12
|
Eb?
|
|
Eb
|
(ezezaguna)
|
03
|
Ak?b?al
|
|
Akbal
|
Ak?b?al (?)
|
13
|
B?en
|
|
Ben
|
C'klab
|
04
|
K?an
|
|
Kan
|
K?an (?)
|
14
|
Ix
|
|
Ix
|
Hix (?)
|
05
|
Chikchan
|
|
Chicchan
|
(ezezaguna)
|
15
|
Men
|
|
Men
|
(ezezaguna)
|
06
|
Kimi
|
|
Cimi
|
Cham (?)
|
16
|
K?ib?
|
|
Cib
|
(ezezaguna)
|
07
|
Manik?
|
|
Manik
|
Manich? (?)
|
17
|
Kab?an
|
|
Caban
|
Chab? (?)
|
08
|
Lamat
|
|
Lamat
|
Ek? (?)
|
18
|
Etz?nab?
|
|
Etznab
|
(ezezaguna)
|
09
|
Muluk
|
|
Muluc
|
(ezezaguna)
|
19
|
Kawak
|
|
Cauac
|
(ezezaguna)
|
10
|
Ok
|
|
Oc
|
(ezezaguna)
|
20
|
Ajaw
|
|
Ahau
|
Ajaw
|
Oharrak:
- Egunaren izenaren segida zenbakia Tzolk?in egutegian
- Egunaren izena, maia hizkuntza estandarrean Guatemalako Academia de Lenguas Mayas delakoaren arabera
[5]
- Glifo (
logograma
) adibidea egunaren izenarentzat. Jalkin, hauetako askorentzat hainbat itxura dutela; hemen ageri direnak idazkun monumental irarriak dira, hau da
kartutxo
itxurakoak.
- Egunaren izena, XVI. mendeko kontakizunen arabera
Yucatango maia hizkuntzan
, batez ere
Diego de Landa
-renak (orain arte gehien erabilitako ortagrafia)
- Gehienetan, glifoak erabili ziren Aro Klasikoan (c. 200?900) ezezaguna da haien ahoskera. Maia hizkuntza klasikoan emandako bertsioak, berreraikuntza fonologikoak dira. '?' ikurrak saiakera adierazten du
[7]
.
|
Haab
sistemak 365 egun aurreikusten eta eguzki-urtea neurtzen du, 20 eguneko 18 hilabetetan zatituz, eta urte amaieran “izen gabeko” 5 egun gehitu. Egun hauek
uayeb
(edo
wayeb
) izenekoak ziren, eta zorigaiztokoak, oporretakoak eta erregistro kronologikoetatik baztertutakoak ziren, datatuak ziren arren. Adibidez, jendeak etxetik irtetea eta garbitzea saihesten zuen, edota
orraztea
.
Egutegiko egun bakoitza zenbaki batekin identifikatzen zen, hilabetearen izena atzetik zuela. Hilabete hasiera “ezartze”
glifoaz
adierazten zen, hilabetea egun horretan ezartzen baitzen. Hurrengo eguna 1 zen, eta horregatik “ezartze” egunari
0
eguna deritzo.
Haab? hilabeteak
: izenak eta glifoak
[8]
Segida
zkia.
|
Yucatango
izena
|
Hieeoglifoa
|
Aro Klasikoko glifoa
|
Glifoaren esanahaia
[9]
|
Maia Klasiko berreraikia
|
|
Segida
zkia.
|
Yucatango
izena
|
Hieroglifoa
|
Aro Klasikoko glifoa
|
Glifoaren esanahia
|
Maia Klasiko berreraikia
|
1
|
Pop
|
|
|
|
k'anjalaw
|
10
|
Yax
|
|
|
berdea
[10]
|
yaxsiho'm
|
2
|
Wo?
|
|
|
|
ik'at
|
11
|
Sak
|
|
|
zuria
[10]
|
saksiho'm
|
3
|
Sip
|
|
|
|
chakat
|
12
|
Keh
|
|
|
gorria
[10]
|
chaksiho'm
|
4
|
Sotz?
|
|
|
saguzarra
|
sotz'
|
13
|
Mak
|
|
|
|
mak
|
5
|
Sek
|
|
|
|
kaseew
|
14
|
K?ank?in
|
|
|
|
uniiw
|
6
|
Xul
|
|
|
|
chikin
|
15
|
Muwan
|
|
|
|
muwaan
|
7
|
Yaxk?in
|
|
|
|
yaxk'in
|
16
|
Pax
|
|
|
|
paxiil
|
8
|
Mol
|
|
|
|
mol
|
17
|
K?ayab
|
|
|
|
k'anasiiy
|
9
|
Ch?en
|
|
|
beltza
[10]
|
ik'siho'm
|
18
|
Kumk?u
|
|
|
|
ohl
|
|
19
|
Wayeb?
|
|
|
zorigaiztoko 4 egunak
|
wayhaab
|
Egutegi gurpileko data bat, bai Tzolkin bai Haab sistematan ematen duen data bat da. Data hau errepikatu egingo da 52 Haab urteren buruan, hau da 18.980 egunen ondoren, egutegi gurpil bat osatu ondoren. Gurpil hau hiru
zirkuluz
osatua dago eta itzuli osoa betetzean 18.980 egunak ematen ditu (260 eta 365 egunen
multiplo komun txikiena
). Ziklo horietako bakoitzean, Tzolkin-eko 260 egunetako bat Haab-eko beste 365 egunetako batekin bat dator.
Zirkulu txikiena 13 zenbakiz osatuta dago, zirkulu ertaina tzolkin egutegiko 20 egunez eta handiena, haab egutegiagatik, bere 365 egunez (20 eguneko 18 hilabete eta 5 eguneko hilabete laburra).
18.980 eguneko ziklo bakoitza, Haabaren 52 itzuliren eta Tzolkinaren 73 itzuliren baliokidea da, eta, amaieran, biak puntu berera itzultzen dira. Haabaren 52 itzulitik behin ospatzen zen "su berriaren zeremonia", egutegi gregorianoaren
mende
baten baliokidea zen.
Egutegi
gregorianoa
|
Maia egutegi gurpila (Tzolkin eta Haab)
|
Gaur Ostirala da,
2024ko ekainak 21
(13:42 UTC).
|
|
Egutegi-gurpilaren datak 18.980 egunetik behin errepikatzen direnez, gutxi gora-behera 52 urtetik behin, zikloa bizitza bakoitzean behin errepikatzen da, eta, beraz, datazio metodo finago bat behar zen historia zehaztasunez erregistratu ahal izateko. 52 urtetik gorako epeetan datak zehazteko, Mesoamerikako herritarrek “Zenbaketa luzea” erabili zuten.
Haab
ez bezala, ”Zenbaketa luzea” lineala zen ziklikoa ordez eta denbora 20ko unitatetan neurtzen zen: 20
kin
-ek (20 egun)
uinal
bat osatzen zuten, 18
uinal
-ek (360 egun)
tun
bat, 20
tun
-ek
katun
bat, 20
katun
-ek (144.000 egun edo 394 urte inguru)
baktun
bat. Horrela, 8.3.2.10.15 datak 8 honako hau adierazten du: 8
baktun
, 3
katun
, 2
tun
, 10
uinal
eta 15
kin
.
Oso gutxitan erabiltzen diren goi mailako lau ziklo ere badaude:
piktun
,
kalabtun
,
k’inchiltun
eta
alautun
.
Zenbaketa luzeko unitate taula
Zenbaketa luzeko
unitatea
|
Zenbaketa luzeko
periodoa
|
Egunak
|
Urteak
(ggb)
|
1 K?in
|
|
1
|
|
1 Winal
|
20 K?in
|
20
|
|
1 Tun
|
18 Winal
|
360
|
1
|
1 K?atun
|
20 Tun
|
7,200
|
20
|
1 B?ak?tun
|
20 K?atun
|
144,000
|
394
|
1 Piktun
|
20 B?ak?tun
|
2,880,000
|
7.885
|
1 Kalabtun
|
20 Piktun
|
57,600,000
|
157.704
|
1 K?inchiltun
|
20 Kalabtun
|
1,152,000,000
|
3.154.071
|
1 Alautun
|
20 K?inchiltun
|
23,040,000,000
|
63.081.429
|
Maiek, gertaera garrantzitsuen datak ospatzeko,
estelak
eraiki zituzten. Estela gehien aurkitu diren tokiak
Uaxactun
eta
Tikal
dira. Estela horiek Aro Klasikoari dagozkio.
Aro Klasikoan, gertaera kronologikoak adierazteko erabili ziren estelen ordez,
kodexak
erabiltzen ziren,
amate
(
Ficus insipida
) izeneko
ficus
baten azaletik egindako paperetan idazten zirenak. Zoritxarrez, misiolariek eta fraideek erre zituzten,
paganoak
zirelakoan, eta gutxi batzuk baino ez ziren erreskatatu.
Konkistaren
ondoren,
Chilam Balam
eskuizkribuak idatzi ziren, non gogoratutako gertaera garrantzitsuenak kontatzeko. Bertako gertaerak
ahozko tradiziotik
datoz.
Chilam
hitzak "ahoa dena" esan nahi du, eta
balam
hitzak, berriz, "
aztia
" edo "
jaguarra
". Hainbat dira
Chilam balam
izeneko eskuizkribuak. Osoena eta garrantzitsuena Chumayel-ekoa da. Eskuizkribuetan "profezia maiak" ere agertzen dira, maien denboraren periodikotasun ziklikoaren araberakoak
[11]
.
Maientzat, denbora ziklikoa zenez, 20 urteko aldien arabera
etorkizuneko
gertaerak iragartzen zituzten. Gerrak, konkistak eta aldaketak iragartzen zituen dateako bat, "8 ahau" katuna zen, eta Chumayelgo
Chilam Balam
eskuizkribuan deskribatzen den data kritiko bat zen, maientzako eta bereziki Itzatarrentzat.
10.9.0.0.0 | (2 ahau 13 mac), 1007ko abuztuaren 15a: Ah Suytok Tutul Xiu-k
Uxmal
ezarri zuen.
10.10.0.0.0 | (13 ahau 13 mol), 1027ko maiatzaren 2a: Mayapan Liga hasi zen.
10.18.10.0.0 | (9 ahau 13 uo), 1194ko azaroaren 22a: Hunac Ceel-en konplota, non
cocome
ek
itza
-k
Chichen Itza
-tik kanporatu eta Liga de Mayapan Liga amaitu zen.
10.19.0.0.0 | (8 ahau 8 cumhu), 1204ko iralaren 30:
Mayapan
-en hegemonia hasi zen,
ah canul
-en laguntzarekin.
11.12.0.0.0 | (8 ahau 3 mol), 1461ko urtarrilaren 6a:
tutul xiu
-ek Mayapan suntsitu zuten eta beste hiri handiak abandonatu ziren
11.13.0.0.0 | (6 ahau 3 zip), 1480ko irailaren 23a:
urakan
bortitz bat eta
izurrite
bat jazo ziren.
11.15.0.0.0 | (2 ahau 8 zac), 1520ko otsailaren 27a: Hernandez de Cordoba, Grijalva eta
Cortes
konkistatzaileen espedizioak pasa eta
baztanga
hedatu zen, ondorioz biztanleak sarraskituz.
11.17.0.0.0 | (11 ahau 8 pop), 1559ko abuztuaren 1a: Francisco de Montejo-k
Yucatan
konkistatu, eta
Merida
eta
Valladolid
hiriak ezarri zituen.
12.4.0.0.0 | (10 ahau 18 uo), 1697ko uztailaren 27a
[12]
:
Martin Urtsua
konkistatzaile nafarrak
Tayasal
suntsitu zuen,
itza
-en azken gotorlekua
[13]
.
- ↑
(Ingelesez)
Tedlock, Barbara, Time and the Highland Maya Revised edition (1992, 1. or) "Scores of indigenous Guatemalan communities, principally those speaking the Mayan languages known as Ixil, Mam, Pokomchi and Quiche, keep the 260-day cycle and (in many cases) the ancient solar cycle as well (chapter 4)."
- ↑
(Ingelesez)
Miles, Susanna W, "An Analysis of the Modern Middle American Calendars: A Study in Conservation." In Acculturation in the Americas. Edited by Sol Tax, 273 or. Chicago: University of Chicago Press, 1952.
- ↑
(Ingelesez)
Maya Calendar Origins: Monuments, Mythistory, and the Materialization of Time.
.
- ↑
(Ingelesez)
Ikus
Itzamna
sarrera, in Miller and Taube (1993), 99?100 or.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
Academia de las Lenguas Mayas de Guatemala. (1988).
Lenguas Mayas de Guatemala: Documento de referencia para la pronunciacion de los nuevos alfabetos oficiales.
Guatemala City: Instituto Indigenista Nacional
.
- ↑
Coe 1992
- ↑
Classic-era reconstructions are as per Kettunen and Helmke (2020), 56?57 or.
- ↑
(Ingelesez)
Kettunen and Helmke (2020), 58?59 or.
- ↑
Izen hauek Diego de Landak eginiko egutegiaren deskribaoenetik datoz eta adituek horrela darabilte, baina Maia Klasikoan ez omen ziren erabiltzen. Jatorrizko izenak ezezagunak dira. Ikus:
(Ingelesez)
Coe, Michael D.. (2005).
Reading the Maya Glyphs.
London: Thames & Hudson,
43
or.
ISBN
978-0-500-28553-4
.
.
- ↑
a
b
c
d
(Ingelesez)
Coe, Michael D.; Mark L Van Stone. (2005).
Reading the Maya Glyphs.
London: Thames & Hudson,
43
or.
ISBN
978-0-500-28553-4
.
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Javier COVO TORRES, Ileana REYES CAMPOS eta Laura MORALES. (2007).
Las profecias mayas.
Mexico: Dante
ISBN
970-605-404-9
.
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Conversor de fechas
, Fundacion para el Avance de los Estudios Mesoamericanos.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Carlos CASTILLO PERAZA:
Historia de Yucatan
. Mexico: Dante, 1985.
ISBN 970-605-085-X
.