Magreb

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magreben kokapena

Magreb [1] ?????? Al-Magrib arabierazko hitzaren euskarazko moldaketa da eta eguzkia etzaten den lekua edo sartaldea esan nahi du, arabiar munduaren mendebaldeko zatia da. Ekialdeko zatiak Mashreq edo sortalde du izena.

Izena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Marokok arabieraz Al-Magrib edo Al-Magrib al-Aqsa du izena. Horrexegatik Magreb Marokotik bereizteko, batzuetan eskualdeari "Magreb Handia" zioten. Berbere abertzaleek, ostera, ez dute Magreb hitza erabiltzen baizik eta Tamazgha .

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Fisikoa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ohituraz Magreb Iparraldeko Afrikako eskualdea izan da, Maroko , Tunisia eta Aljeriak osatuta, nahiz eta gaur egun Mauritania , Mendebaldeko Sahara eta Libia ere eskualdean kokatuak izan diren. Hala ere, Libia , geografikoki eta kulturalki , Mashreq eta Magreb arteko zubia izan da.

Magrebek Mediterraneo itsasoa du iparraldean, Ozeano Atlantikoa mendebaldean eta Sahara hegoaldean. Bere mendebaldean Atlas mendiak daude.

Giza-geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gaur egun Magreb osatzen duten bost estatuek 87.056.145 [1] biztanle dituzte.

Magrebeko bertoko biztanleak amazigak ( berbereak ) ziren. Baina, VII. mendean , arabiar munduaren hedapenak eskualdea arabiartu zuen. Gero Otomandar Inperioa , Frantzia , Espainia eta Italiaren okupazioek ere bere eragina izan dute eskualdean.

Hizkuntzak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gaur egun biztanle gehienek arabieraz egiten dute, nahiz eta berbereek amazigeraz egin.

Erlijioa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Eskualdeko erlijio gehiengoduna Islam sunitarra da, ohikune maliki erabiltzen duena. Badaude gutxiengo batzuk ere: Aljeriako basamortuan kharijiarrak , Marokon judu komunitateak eta zenbait kristau Aljerian .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]