Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
(
gaztelaniaz
:
Universidad Politecnica de Madrid
edo
UPM
)
Madrilgo
unibertsitate publikoa
da, hiriburuan bertan eta
Boadilla del Monten
campusak dituena.
1971n sortu zen, fakultate ezberdinei atxikita zeuden ehun urtetik gorako hainbat zentro elkartzean. Bere fakultate edo eskolek irakaskuntza teknikoak ematen dituzte gehienbat, bere sorkuntzan irakaskuntza hauek batu baitzituen, zientzia esperimentalak eta humanitateak
Madrilgo Complutense Unibertsitatean
bilduak izan ziren bitartean.