Wikipedia, Entziklopedia askea
Macchiaioli
inpresionismoaren
aitzindari nagusitzat hartu ohi den italiar margolari-taldebat da.
Macchiaioli
taldea osatzen zuten margolariak Florentzian, 1855etik 1867ra bitarteko urteetan, bildu ohi ziren. Garai hartako akademia-ereduen kontra jardun zuten, eta ordura artekoa baino estilo biziago bat proposatu zuten, kolorezko orbanak (
macchie
) erabiliz errealitatearen inpresioa agerrarazteko.
Corot
margolari frantsesaren eta
Barbizongo eskolaren
eragina nabaria da taldeko margolariengan, baina horiek ikuspegiak ezezik, erretratuak eta historiako gertaerak ere margotu zituzten. Talde horretako margolarien artean, aipatzekoak dira
Cristiano Banti
,
Giovanni Boldini
,
Giovanni Fattori
,
Telemaco Signorini
,
Silvestro Lega
,
Raffaello Sernesi
,
Giuseppe Abbati
,
Odoardo Borrani
,
Vincenzo Cabianca
,
Adriano Cecioni
,
Vito D'Ancona
,
Serafino De Tivoli
eta abar.