한국   대만   중국   일본 
Mabel Palacin Lahoz - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Mabel Palacin Lahoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mabel Palacin Lahoz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Mabel Palacin Lahoz
Jaiotza Bartzelona eta Barcelona (Venezuela) , 1965 (58/59 urte)
Herrialdea   Katalunia
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak artista bisuala eta argazkilaria

Mabel Palacin Lahoz ( Bartzelona , 1965 ) diziplina anitzeko artista da.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Artearen Historian eta Arte Ederretan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean , eta Zineman, Argazkigintzan eta Bideoan espezializatu zen. Era guztietako argazkiak , bideoak eta instalazioak egiteagatik egin da ezagun. Parisko ENSBAn ( Arte Ederren Goi Eskola Nazionala ) osatu zuen bere prestakuntza. [1]

2011an, Katalunia eta Balear Uharteetako ordezkaria izan zen Veneziako Biurtekoan . Proiektu horren komisario izan zen David G. Torres ere kataluniarra. [2]

Bere lanean, Palacinek pertsonek irudiekin duten harremana eta irudi horiek errealitate mediatizatuarekin duten elkarreragina aztertzen ditu. [3]

Bere proiektuetatik prozesua nabarmentzen da; izan ere, bere lanaren bidez, gure bizitza errealitatearen eta besteen irizpideen artean nola eraikitzen dugun ikustarazteko asmoa du, zentzu metaforikoan. [4] Bere lana nazioartean egon da ikusgai, [5] besteak beste, MACBA , Floridako Salvador Dali museoan, Municheko Kunstbunker Tumulk, Frankfurteko Lothar Albrecht Galerie, Lisboako Museu Coleccao Berardo eta abar. [1]

Obra [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hona hemen lan nabarmen batzuk:

  • Proyecto 180° (2011) [6]
  • Una noche sin fin (2006 - 2008)
  • La distancia correcta (2002 - 2003)
  • Un/Balanced (2001 - 2005)
  • Name no one man (1997) [7] Helga de Alvear Arte Garaikidearen Museoan
  • En la carretera (Sur l'Autoroute) (1998 - 1999)

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b ≪SESION CONTINUA (ESP) - Montse Badia≫ www.montsebadia.net .
  2. Alsina, Merce ≪Mabel Palacin≫. Bonart [Girona], num. 142, agost 2011, p.26-27. ISSN : 1885-4389
  3. Clot, M. Mabel Palacin. La distancia correcta. Alacant. Universitat d'Alacant, 2004
  4. www.anunzia.com. ≪Artistas contemporaneos catalanes - MUVACC | Barcelona≫ www.museoartecontemporaneo.es .
  5. Fitxa d'autor a Hamaca videoarte
  6. Projecte a la Biennal de Venecia. .
  7. ≪Explora obras≫ Museo de Arte Contemporaneo Helga de Alvear .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]