한국   대만   중국   일본 
Maria Lebstuck - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Maria Lebstuck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Lebstuck

Bizitza
Jaiotza Zagreb 1831ko abuztuaren 15a
Herrialdea   Hungaria
Heriotza Budapest 1892ko maiatzaren 30a  (60 urte)
Hobiratze lekua Megyeri Cemetery (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak ofizierra

Maria Lebstuck ( 1831ko abuztuaren 15 ? 1892ko maiatzaren 30 ), gizonez jantzita eta Karoly Lebstuck izenarekin, 1848ko Hungariako Iraultzan , Husarren ofiziala izan zen. Lehenengo husar emakume ofiziala izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kroaziar familia aberats baten alaba, Zagreben jaio zen 1831an. hamahiru urte zituelarik Vienara joan zen, amaren aldeko osaba batekin bizitzeko. 1848ko azaroan, Vienan iraultza sortu zen eta Maria, 17 urtez, gizonez jantzi zen unibertsitateko erregimentuan apuntatzeko. Vienan borrokatu zuen eta, ondoren, 1848ko Hungariako Iraultzan. Borrokan zauritua izan zen eta, ondorioz, ofizial izateko aukeratua izan zen.

1849ko uztailean ezkondu zen. Budapesten zegoenean aurkitu zuten eta espetxeratu zuten. Espetxean senarra hil zen eta, berak, haurdun ordurako, haur bat izan zuen. Behin askatuta, Hungariara deserriratu zuten eta Kroaziara joan zen. 1853an, Hungariara itzuli zen eta, 1851an, Gyula Pasche-rekin ezkondu zen. Komaromen bizi ziren gizona hil arte, 1870 arte. 1880an, semearekin batera, Ujpest herrira joan zen; bertan hilko zen 1892an. 1935ko martxoaren 15ean Budapesten izan zuen etxean oroigarri jarri zuten.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]