Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurperatuko zaituztegu!
(
errusieraz
:
Мы вас похороним!
,
translit.
:
My vas pojoronim!
)
1956ko
azaroaren 18an
,
Moskuko
poloniar
enbaxadan burututako ekitaldi batean, orduko
Nikita Khrustxov
,
Sobietar Batasuneko
presidenteak bertaratutako mendebaldeko enbaxadoreei aipatutako esaldi ospetsu bat izan zen.
Gerra Hotzaren
garaia zenez, eta munduan tentsio etengabea bizi zenez, esaldi honek harridura sortu zuen, batzuengan baita izua ere.
SESBko
estatuburuak sobietar komunismoaren erregimenaren ustezko "nagusitasun intrintsekoa" adierazi nahi izan zuen, haren bitartez mendebaldeko
kapitalismoa
menderatzen amaituko omen zuen,
marxisten
arabera bere "barne kontraesanen" preso baitzegoen, "maila sozial aurkarien,
burgesiaren
eta
proletarioen
arteko ezinikusia" zela eta.
Izan ere, jatorrizko esaldia nolabait aldatua izan zen. Benetakoa honakoa izan baitzen:
≪
|
"Zuon gustukoa izan ala ez, historia geure alde dago. Lurperatuko zaituztegu."
|
≫
|
1963ko
abuztuaren 24an
, Khrustxov berak esandakoa berretsi eta aurrez aipatutako kontzeptuak argitu nahi izan zituen, orduko
Jugoslaviako
Josip Broz Tito
mariskalari egindako bisitaldi batean burututako hitzaldi batez baliatuz. Hartan sobietar estatuburuak honakoa aipatu zuen:
≪
|
"Behinola [duela 7 urtea] honakoa esan nuen: 'lurperatuko zaituztegu', eta horregatik arazoak izan nituen. Noski, ez zaituztegu pala batekin lurperatuko. Zeuon langile mailak egingo du."
|
≫
|