Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis XV.a Borboikoa
(
Versaillesko jauregia
,
1710eko
otsailaren 15a
-
Versaillesko jauregia
,
1774ko
maiatzaren 10a
)
Frantziako
erregea (
1715
-
1774
) eta
Nafarroako erregea
izan zen.
Bere erreinaldiaren hasieran
le Bien-Aime
ezizena izan bazuen ere, denboraren poderioz bere politika zela eta herritarren mirespena galdu zuen.
Luis XIV.aren
bilobaren semea eta ondorengoa izan zen.
Luis Burgundiakoa
dukearen semea zen; bost urte zituen errege egin zutenean.
Filipe II.a Orleanskoa
,
Borboiko dukea
eta
Fleuryko kardinala
izan zituen erregeorde
1743ra
arte. Eragin handia izan zuten harengan bere maitaleek (
Madame de Chateauroux
,
Madame de Pompadour
,
Madame Du Barry
). Haren agintaldian finantza arazo handiak izan zituen Frantziak.
Law ministro eskoziarraren porrotaren ondoren Fleuryko kardinalak zuzendu zuen egoera, Colbert-en bidetik, baina kanpo arazoek larriagotu zuten egoera.
Poloniako
erregetzarako gerraren ondoren (1733-1738. Frantziak
Lorrena
hartu zuen irabazian),
Austriako
erregetzarako gerran parte hartu zuen (1740-1748) eta ondorioak latzak izan ziren, garaipen arranditsuek ez baitzuten ekonomia maila guztiz larrian zegoen herriaren haserrea baretu. Bernis, kanpo arazoetarako ministroak hitzarmenetan egin zituen aldaketen ondoren,
Zazpi Urteko Gerran
sartu zen Frantzia
Ingalaterraren
aurka (1756-1763) eta Ameriketako eta Asiako koloniak (
Kanada
,
India
) galdu zituen, uharteak izan ezik. Bakea onez hartu zuen Frantziako herriak, kolonietan galera handiak ekarri zituen arren. Frantziako barne politikan gero eta kontrako jarrera biziagoa nabarmendu zen absolutismoaren aurka,
Entziklopediaren
eta filosofia liberalaren arrimuan eta erlijioaren alorrean lehen mailako arazo bihurtu zen jansenismoaren aurkako kanpaina.
Monarkia
bera ahulduta zegoen, Choiseul ministroaren erreformek ez zituzten liberalen nahiak bete eta 1770an aginpide absolutua indartzen saiatu ziren Maupeou, Terray eta d´Aguillon ministroak. Luis XV.aren garaian gorpuztu zen Frantziako iraultza mamituko zuen ideologia liberala, absolutismoaren instituzioentzat krisia hasten zelarik.
1725ean
Poloniako
erregea izan zen
Stanisław Leszczy?skiren
alaba
Mariarekin
ezkondu zen eta hamaika seme-alaba izan zituzten:
Izena
|
Jaiotza
|
Heriotza
|
Luisa Elisabet
|
1727
|
1759
|
Henriketa-Ana
|
1727
|
1752
|
Maria Luisa
|
1728
|
1733
|
Luis
|
1729
|
1765
|
Filipe
|
1730
|
1733
|
Adelaida
|
1732
|
1800
|
Bitoria
|
1733
|
1799
|
Sofia
|
1734
|
1782
|
Galdutako umea
|
1734
|
1735
|
Teresa
|
1736
|
1744
|
Luisa Maria
|
1737
|
1787
|
Maitale asko ere izan zituen, ezagunenak
Madame de Pompadour
eta
Madame du Barry
izanik. Zahartzaroan, neska gazteak izan zituen maitaleak
Parc aux Cerfs
en.
Madame de Pompadourrek
seme bat izan zuen.