한국   대만   중국   일본 
Luis Barragan - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Luis Barragan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Barragan

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Luis Ramiro Barragan Morfin
Jaiotza Guadalajara 1902ko martxoaren 9a
Herrialdea   Mexiko
Heriotza Mexiko Hiria 1988ko azaroaren 22a  (86 urte)
Heriotza modua : Parkinsonen gaixotasuna
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta hirigilea
Lantokia(k) Mexiko Hiria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Kidetza National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Itzuli

Luis Barragan Morfin ( Guadalajara , Mexiko , 1902ko martxoaren 9a - Mexiko Hiria , 1988ko azaroaren 22a ) XX. mendeko mexikar arkitektorik garrantzitsuenetakoa zen.

Ingeniari titulua 1923an lortu ondoren, Europan zehar luze bidaiatu zuen, batez ere Espainia , Maroko eta Frantzian zehar, non Parisen Le Corbusierren hitzaldietan egon zen.

Geometria zehatz eta sendo bat erabiltzen du lekuaren izate naturala atzeman eta ordenatzeko. Bertan bolumen biluz eta emankorrek Mexikoko argi eta koloreei ahalmen osoa ematen diete.

1980an Pritzker Saria jaso zuen.

Lan garrantzitsuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Luis Barraganen etxe eta estudioa 1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii
Erreferentzia 1136
Kokalekua   Mexiko
Eskualdea 2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 2004 (XXVIII. bilkura )
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
  • 1947 : Luis Barraganen etxea eta estudioa , Tacubaya, Mexiko Hiria (2004ean UNESCO erakundeak Kultura Ondare Mundialaren zerrendan sartu zuen)
  • 1954 : Antonio Galvezen etxea , San Angel
  • 1955 : Convento de las Capuchinas Sacramentarias kometuaren zaharberritzea, Tlalpan, Mexiko
  • 1957 : Naucalpan Hiri Sateliteko Dorreak, Mexiko Hiria (Matias Goeritz eskultorearekin batera)
  • 1964 : Lomas Verdes bizitegiak, Naucalpan, Mexiko Hiria (Sordo Madaleno arkitektoarekin batera)
  • 1975 1977 : Gilardi etxea

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Barragan Aldatu lotura Wikidatan