Louis Ferdinand Auguste Destouches
(
Courbevoie
,
1894ko
maiatzaren 27
?
Paris
,
1961eko
uztailaren 1a
),
Louis-Ferdinand Celine
edo
Celine
izengoitiaz ezagutua, idazle eta mediku frantziarra izan zen. Celine bere amonaren izena eta bere amaren izenetako bat zen.
Ferdinand-Auguste Destouches eta Marguerite-Louise-Celine Guilloux senar-emazteen semea zen. Aita aseguru-konpainia bateko enplegatua zen eta ama, jostuna. Amona bordatuen denda txiki bat zuen. Horren herentziari esker, Louis-Ferdinand eskola pribatu batera joan ahal izan zen.
Certificat d'etudes
diploma lortu eta gero, ikastun eta mezulari lan egiten hasi zen enpresa batzuetan. Halaber,
Ingalaterrara
eta
Alemaniara
bidali zuten hizkuntzak ikasteko.
Hemezortzi urte zituenean armadan sartu zen, zalditeriako unitate batean.
Lehen Mundu Gerran
parte hartu zuen eta larri zauritu zuten. Horren kariaz, beso bat minduta geratu zitzaion eta belarriko burrunbak zein buruko minak izan zituen bizitza osoan. Domina bat eskuratu zuen boluntario joan baitzen zauritu zuten misiora.
Londresko
Frantziaren
kontsuletxera bidali zuten. Han taberna bateko zerbitzari frantziar Suzanne Neboutekin ezkondu zen, nahiz eta ezkontza ez erregistratu kontsuletxean.
1916an
Afrikako
baso-ustiategi bateko arduradun izateko izena eman zuen eta
Afrikan
bizi zen urte batean, non
malariak
harrapatu zuen.
Parisera
itzuli zen eta
Eureka
izeneko zientzia-aldizkarian lan egin zuen. Han Athanase Follet medikua ezagutu zuen. Horrek bultzatu zuen medikuntza ikastera. Gainera,
1919an
Athanase Folleten alabarekin, Edith Folletekin, ezkondu zen.
20ko hamarkadaren erdialdean,
Nazioen Ligan
lan egin zuen, higienearen arloan aditu gisa.
Genevan
aritu zen, baina bidaia ugari egin zuen; hala nola
AEBra
,
Kubara
,
Kanadara
eta
Ingalaterrara
. Halaber,
Nigerian
eta
Senegalen
bizi zen denboraldi batzuetan. Bidaia horien kariaz, Edith Folletekiko ezkontzak porrot egin zuen.
1926an
, Elizabeth Craig ezagutu zuen
Genevan
. Hori estatubatuarra zen eta berarekin bizi zen
Parisen
1933
arte.
1927an
kontsulta pribatu bat ireki zuen baina ez zuen arrakastarik izan eta laguntzaile lan egin behar izan zuen
Clichyko
anbulatoarioan.
1936an
, bere hirugarren emaztea izango zena, Lucette, ezagutu zuen. Berarekin bizi zen hil arte.
Okupazioaren garaian Celine Alemaniaren alde agertu zen. Egunkari kolaborazionistetan idatzi zituen artikuluak, nahiz eta batzuk ez argitaratu, gehiegizkoak izateagatik.
1944an
, aliatuak
Frantzian
irabaztear zeudenean, bere jarrera kolaborazionistaren ondorioei beldur izaten dielarik,
Frantziatik
alde egin zuen emaztearekin. Lehen,
Alemaniara
joan ziren, eta
1945ean
Danimarkara
heldu ziren. Han atxilotu zuten,
Frantziako
gobernuak hala eskatuta, eta urtebete baino gehiago egon zen espetxean.
1950ean
,
Frantzian
urtebeteko gartzelaldiko zigorra ezarri zioten,
in absentia
.
1951n
amnistia eman zioten eta
Frantziara
itzuli ahal izan zen.
Pariseko
aldiri batean,
Meudonen
, kokatu zen eta idazten jarraitu zuen, baita lagun eta artista batzuk bere etxean hartu ere. Behartsuen medikua izaten ere jarraitu zuen, hil arte.
1961ean
hil zen, buruko aneurisma batek jota .
- Mea Culpa
1936
- Bagatelles pour un massacre
1937
- L'Ecole des cadavres
1938
- Les Beaux Draps
1941
- La Vie et l'Œuvre de Philippe Ignace Semmelweis
1924
- La Quinine en Therapeutique
1925
- L'Eglise
1933
- Foudres et fleches
1948
- Scandale aux abysses
1950
- Entretiens avec le professeur Y
1955
- Ballets sans musique, sans personne, sans rien
1959
- Progres
1978
- Arletty, jeune fille dauphinoise
1983
- Prefaces et dedicaces
1987