한국   대만   중국   일본 
Lot - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Lot

Koordenatuak : 44°33′32″N 1°34′35″E  /  44.5589°N 1.5764°E  / 44.5589; 1.5764
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lot (46)
Frantziako departamendua
Lot (46)
Administrazioa
Estatua   Frantzia
Eskualdea Okzitania
Prefetura Cahors
Prefeta Gerard Miquel
-
Azpiprefeturak Figeac
Gourdon
Barrutiak 3
Kantonamenduak 31
Udalerriak 340
Kokapena
Koordenatuak 44°33′32″N 1°34′35″E  /  44.5589°N 1.5764°E  / 44.5589; 1.5764
Azalera 5.217 km²
Demografia
Biztanleria 174942
Dentsitatea 33.533,064979873 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea
Artikulu hau Frantziako departamenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪ Lot (argipena) ≫.

Lot ( okzitanieraz Olt , ?t ahoskatua;), Frantziako Okzitania eskualdeko departamendua (46 zk.). Prefektura Cahors hirian dago, eta mugakide ditu Correze , Cantal , Aveyron , Tarn eta Garona , Lot eta Garona eta Dordoina departamenduak.

Lot ibaiak ematen dio izena.

Rocamadour
Saint-Cirq-Lapopie

Klima [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Loteko erdialdeko eskualdean, kontrako bi klima-motek egiten dute topo: batetik, iparraldetik, mendialdeko klima heltzen da, Massif central mendigunearen hurbiltasuna dela medio; hegoaldetik, berriz, klima epelagoa dator, Akitaniako arroaren eta Garona haranaren eraginez.

Turismoa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Jarduera ekonomiko nagusia turismoa da Loten.

Leize eta haitzulo ugari daude, eta horma-artea ere ikusgai izaten da batzuetan. Oso ezagunak dira, adibidez, La grotte du Pech Merle (Cabrerets) eta Le gouffre de Padirac .

Departamenduaren hego-mendebaldea, Lot harana, mahastizaintza-tradizioa duen Frantziako eskualde zaharrenetako bat da. Horren erakusgarri dira Cahors sor-markako ardoak.

Autoire , Loubressac , Saint-Cirq-Lapopie eta Carennac Frantziako herri politenen zerrendan sailkatuta daude. Frantziako probintziako lekuen artean, Rocamadourrek jasotzen du bisitari gehien, Le Mont-Saint-Michelen atzetik.

Figeacen , Champollion Museoa dago, non Rosetta harriaren erreprodukzio erraldoi bat ikus baitaiteke.

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]