Los Mitos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Los Mitos
Datuak
Jatorria Euskal Herria Bilbo
Musika mota Pop , Pop rock
Urteak 1965 - 1975 / 2009 - 2011
Produkzioa
Diskoetxea(k) Hispavox
Taldekideak
Fernando Brosed
Jose Ignacio Millan
Carlos Zubiaga
Francisco (Paco) Garcia
Oscar Matia Sorozabal (†). Baita ere Jose Antonio Santiesteban
“Tony Landa”
Ramon Elorrieta.
Discogs: 1188877 Edit the value on Wikidata

Los Mitos , Euskal Herriko pop musika talde bat izan zen. Bilbon sortu ziren, 1965ean , eta 1975 arte aktiboak ibili ziren. Ondoren, bigarren garai bat izan zuten, 2009tik 2011 arte. Hasiera batean Los Famelicos izena erabili zuten. Garaiko musika komertzialean arrakasta batzuk lortu zituzten Espainia mailan. Gaztelaniaz abesten zuten. [1]

Lehen garaia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Los Mitoen ibilbidea laburra izan zen, baina 60ko hamarkadaren amaierako eta 70eko hamarkadaren hasierako pop musikan haien arrastoa utzi zuten. Jauzia egin zuten Bilbotik, euren jaioterritik, eta euren ospea Estatu espainiar osoan zehar zabaldu zen, baita euren abestiak Hispanoamerikan ere. 1966an hasi ziren eta 1968tik aurrera Formula V , Los Brincos eta Los Bravosen arteko lehia biziberritu zuten. Aurkezpen singlea "Cuando vuelvas" izan zen, 1968ko abestia. 1969an "Es muy facil" abestiarekin, erabateko arrakasta lortu zuten. "Me conformo" eta "Todos lo saben" 1969koak dira. 1970ean, "Suena una guitarra" eta "No se por que" grabatu zituzten. 1971n beste single bat grabatu zuten: "Me estas volviendo loco" eta "Lejos de ti". Orokorrean, musika erraza eta pretensiorik gabekoak ziren, garaiko pop estiloan.

Bigarren garaia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1970ean eta 1973an hurrenez hurren Fernando Brosedek eta Federico Artigasek, Zaragozatik etorriak, Jose Antonio Santiesteban, ahots nagusia, eta Carlos Zubiaga, teklatu-jotzailea, ordezkatu zituzten. Santesteabanek, Tony Landa izenarekin, bakarkako ibilbideari ekin zion.

1982an eszenatokiak utzi zituzten.

Itzulera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

2008an, Carlos Zubiagak eta Producciones Serranok lagunduta, kontzertu sorta bat programatu zuten, tartean, Euskalduna Jauregian eta Arriaga Antzokian ; bira horretan nahiko arrakasta lortu zuten. Beste emanaldiak Espainian eta Hispanoamerikan eman zituzten.

1011n Oscar Matia Sorozabal hil zen.

Azken taldean musikari hauek aritu ziren: Jose Ignacio Millan, Paco Garcia, Fernando Brosed, Federico Artigas eta Inaki Egana. [1]

Diskografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Guztiak disko txikiak izan ziren: [2]

  • "Cuando vuelvas" / "Coge mi mano". (Hispavox).1968
  • "Cantemos asi (Aleluya)" / "Este es mi llanto". (Hispavox).1968
  • "Es muy facil" / "Si te acuerdas de mi". (Hispavox).1969
  • "Me conformo" / "Todos lo saben". (Hispavox).1969
  • "Suena una guitarra" / "No se por que". (Hispavox).1970
  • "Me estas volviendo loco" / "Lejos de ti". (Hispavox).1971
  • "Mirame" / "Vive la vida". (Hispavox).1972
  • "Ayudame" / "Hola, como estas". (Hispavox).1972
  • "La vida es una cancion" / "Canta carino canta". (Hispavox).1973
  • "No merezco tu amor" / "Cuando vuelvas". (Hispavox).1974
  • "Cherie, sha la la" / "Al caminar". (Hispavox).1974
  • "Pussycat, c'est la vie" / "Tiempo de amar". (Hispavox).1975

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]