Wikipedia, Entziklopedia askea
Loral Ashley O'Hara
(
Houston
,
Texas
,
1983ko
maiatzaren 3a
)
ingeniari
estatubatuarra eta
NASAren
astronauta
da.
Cindy eta Steve O'Hararen alaba
Sugar Land-en
(Texas) hazi zen, eta
Clements High
Schoolera joan zen. 2005ean Kansasko Unibertsitateko ingeniaritza aeroespazialeko lizentziatura lortu zuen eta Purdueko Unibertsitateko
aeronautikako
eta
astronautikako
maisutza. Ikaslea zen bitartean, O'Harak KC-135 Grabitate Murritzeko Ikasleentzako Hegaldi Aukeren Programan parte hartu zuen.
[1]
[2]
Zientzietako maisutza osatu baino lehen, Oklahoma Cityko (Oklahoma) Rocketplane Limited-en lan egin zuen O'Harak. 2009an, O'Hara Woods Hole erakunde ozeanografikoan hasi zen lanean. DSV Alvin urperagarriaren eguneratzeetan parte hartu zuen, eta urrunetik operatutako Jason ibilgailurako datu-prozesatzaile eta ingeniari gisa lan egin zuen.
[1]
O'Harak aldez aurretik parte hartu zuen NASAren Akademian Goddard Hegaldi Espazialeko Zentroan, eta pasantia bat osatu zuen Erreakziorako Propultsioaren
Laborategian
. Astronautarako hautagai izendatu zuten, eta abuztuan hasi zen entrenatzen.
[1]
[3]
2020ko urtarrilaren 10ean, O'Hara graduatu egin zen NASAko astronautak beren astronauta-taldean sartzeko hautagai-programatik, eta, espazioko hegaldietarako hautagai da.
[4]
O'Hara pilotu pribatua da eta larrialdietako tekniko mediku ziurtatua. Bidaiatzea, rafting-a,
surfa
,
urpekaritza
, hegaldia, bela,
eskia
, mendi-ibiliak,
espeleologia
,
irakurketa
eta
pintura
atsegin ditu.
[1]
- 2008an, O'Harak Zientzien Fundazio Nazionalaren ikerketa-beka jaso zuen.
[5]
- 2015ean,
TEDx
New
Bedford-eko (Massachussets) txostengileetako bat izan zen.
[6]
-
Loral o´Hara ofiziala, 2017
-
2017ko astronauten klasea, 2020
-
Loral O´Hara (eskuinetik 2.a)
-
Astronauten selfie, 2019
-
Hautagaiak, 2017