Wikipedia, Entziklopedia askea
Looney Tunes
(
euskaraz
Doinu Eroskoak
)
AEBetako
marrazki bizidun
telesail
bat da.
Warner Bros
ekoiztetxeak ekoiztu eta jatorriz
1930
-
1969
artean aireratu zen, ordutik hona munduko telebista katea ugaritan behin eta berriz errepikatu da. Garai beretxuan
Merrie Melodies
izeneko ekoiztetxe berdinaren antzeko telesaila ere aireratu zen.
Marrazki bizidun sail honetako pertsinai nagusi asko mundu osoan ospetsu bilakatu eta gaur egun herri kulturaren zati dira, tartean
Bugs Bunny
,
Daffy Ahatea
,
Porky Txerria
,
Elmer Ehiztaria
,
Tweety Txoria
,
Sylvester Katua
,
Avoa
,
Yosemite Sam
,
Foghorn Leghorn
,
Marvin the Martian
,
Pepe Le Pew
,
Speedy Gonzales
,
Koiotea eta Hankarina
,
Tasmaniako Deabrua
eta beste hainbat.
Walt Disneyren
marrazki bizidunei lehia latza egin zioten, haiek nagusiki pertsonaia zintzo eta ipuin klasikoetan oinarrituak zueden bitartean, honakoak pertsonaia bihurri eta txantxazaleetan oinarrituak zeuden, maiz haurrentzat umore xaloa baino helduentzako umore beltza irudikatzen zuten.