Wikipedia, Entziklopedia askea
|
Artikulu honek
erreferentziak
behar ditu.
Hemen
erreferentzia egiaztagarriak
gehituz lagun dezakezu.
|
Longboard
surfeko
taularen aldaera bat da, lehorrean ibiltzeko balio duena.
Longboardari hainbat erabilera ematen zaio. Hona hemen arruntenak:
- carving
(sigi-saga mugituz abiadura hartzea)
- downhill
lasterketa (aldapan beherako lasterketa)
- slalom
lasterketa,
sliding
(irristatzea)
- transport
(hiritik ibiltzea, garraiobidetzat erabiltzea)
- dancing
(oholaren gainean ≪dantzatzea≫)
Normalean skate normal bat baino garestiagoak dira, prezioen zerrenda oso zabala da 100€-tik aurrera.
Tamaina ugariko taula aurki ditzakegu merkatuan, 90cm ?tik 150cm ?ra. Horrez gain forma anitz dituzte, eta forma horien barruan tail (atzeko partea) eta nose (aurreko partea) desberdinak aurkitu ditzakegu. Baina ez dugu bakarrik ohola kontuan hartu behar, ardatzak eta gurpilak oso garrantzitsuak baitira. Ardatzei dagokienez skate batek dituen ardatzekin konparatzen baditugu alderantzizkoak direla konturatuko gara. Gurpilak tamaina eta gogortasunaren arabera sailkatzen dira.
Ez dago mundu profesionalik kirol honetan txapelketari bagagozkio, baina profesionaltzat har ditzakegu marka baten laguntza duten longboarder edo longboard lasterkariei.
Pelikulak egin dira kirol honen inguruan, gehien bat bere jatorriari buruz. “Los amos de Gogtown” da ezagunena. Aipatzekoa da ere Original Skateboards markak duen kanala You tube-n.