Long Island
AEBetako
New York
estatuko
uharte
bat da. Uhartearen azalera 3.567 kilometro karratukoa da, eta Estatu Batu kontinentaleko handiena da. Long Islanden
New York
hiriko bi auzo daude:
Brooklyn
eta
Queens
mendebaldereneko zatian. Kontrako aldean
Nassau
eta
Suffolk
daude.
Uhartea
Connecticut
eta
Rhode Island
estatuetatik
Long Island Sound
kanalaren bidez banatua dago. Hegoaldean
Great South Bay
,
South Oyster Bay
eta
Jamaica Bay
badiekin muga egiten du, benetan zingirak direnak, eta
Ozeano Atlantikotik
katean dauden uharte estu batzuek osatutako hesi baten bidez babestua dago, uharte horietatik aipagarriena
Fire Island
izan daitekeelarik.
Mendebaldean, Brooklyn eta Queens
Manhattan
eta
Bronxetik
East River
ibaiaren bidez bananduak daude, eta
Staten Island
eta
New Jerseytik
Upper New York Bayko
uren bidez,
New York Harborreko
zati bat dena.
Long Island Ozeano Atlantikoaren eta
Ingalaterra Berriaren
muga geografikotzat har daiteke.
Long Islandek uda bero eta hezeak eta negu hotzak izaten ditu. Negu guztietan erortzen da elurra, eta negu askotan
Nor'easaters
izeneko ekaitz bizi batek edo gehiagok 30-60 zentimetroko altuerako elur geruzak eratzen dituen elurteak eta haize hurakanatuak eragiten dituzte.
Izan ere, uhartea hurakanei nahiko zaurgarria da. Uharteak 3. mailako bi ekaitz jasan zituen
1938an
(
1938ko
Ingalaterra Berria hurakana) eta
1944an
, Donna hurakana
1960an
, Belle hurakana
1976an
, Gloria hurakana
1985ean
, Bob hurakana
1991n
(ekialdeko muturra suntsitu zuena) eta Floyd hurakana
1999an
.
Ameriketako Estatu Batuetako 2000ko Erroldaren
arabera, Long Islandeko lau konderrien artean, 7.448.618 biztanle batzen zituzten. New York hiriari dagokion zatian, 4.694.705 biztanle zeuden, Brooklyngo zatian 2.465.326 biztanle eta Queenseko zatia 2.229.379 biztanle zeudelarik. Nassau eta Suffolk konderrien biztanleria bateratua 2.753.913 biztanlekoa zen.
Long Islandek
italiar-estatubatuar
biztanleria nabarmena du, %28,8koa Suffolken eta %23,9koa Nassaun 2000ko erroldari dagokionez. Brooklyngo 939.316 afroamerikarrek azaltzen dute Kings konderriko biztanleen %38,1a. Queensen, afroamerikar biztanleria 486.197 biztanlekoa da, biztanleriaren %21,8a. Nassau eta Suffolkeko biztanleen %10a baino gutxiago eremu osoko toki zehatzetan biltzen den bitartean, nagusiki
Hempsteaden
,
Roosevelten
,
Freeporten
eta
Uniondalen
.
Ketgoria:New Yorkeko uharteak