London (Ontario)

Koordenatuak : 42°59′01″N 81°14′59″W  /  42.9837°N 81.2497°W  / 42.9837; -81.2497
Wikipedia, Entziklopedia askea
London
separated municipality in Ontario (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe   Kanada
Probintzia   Ontario
County of Ontario Middlesex County
Izen ofiziala City of London
Posta kodea N5V ke N6P
Geografia
Koordenatuak 42°59′01″N 81°14′59″W  /  42.9837°N 81.2497°W  / 42.9837; -81.2497
Map
Azalera 420.57 km²
Altuera 251 m
Mugakideak Kitchener eta Aylmer (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 422.324 (2021)
38.502 (2016)
Dentsitatea 1.004,17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1826
Telefono aurrizkia 519, 226, 548
Ordu eremua Ekialdeko Ordu-eremu
Hiri senidetuak Nanjing
london.ca

London Ontario probintziako hiri bat da, Kanadan . 366.151 biztanle ditu (2011ko errolda). 1826an sortua izan zen, eta 1855ean bihurtu zen ofizialki hiri. Ekonomia dibertsifikatua du, ibilgailu militarrak egiteko industrian, aseguruetan, teknologia informatikoan eta medikuntzako saiakeretan oinarritua. Unibertsitate publikoa du, University of Western Ontario , 30.000 ikasle ingururekin.

Kokapena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Londonen kokapena Ontarion

London Ontarioko hego-mendebaldean dago, Torontotik 240 km mendebaldera.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Europarrak iritsi aurretik, XVII. mendean, Londonen askotariko irokesak zeuden. Ontarioko Thames ibaiaren (≪Askunessippi≫ ( Eshkani-ziibi : ≪oreinen basoko ibaia≫) bokalean dagoen hiriak algonkineraz ≪Pahkatequayang≫ izena du ( Baketigweyaang : ≪ibaia adarkatzen den lekua≫).

John Graves Simcoek , Kanada Garaiko gobernadoreordeak, leku hau aukeratu zuen Kanada Garaiko hiriburu gisa, baina ez zen hala izan. 1826ra arte itxaron, eta orduan sortu zuen Thomas Talbotek .

Londonek XIX. mende osoan zehar mantendu zuen Erresuma Batuarekin zuen harremana, baina 1837ko Kanada Garaiko matxinadan Charles Ducombek gidatutako matxinada labur bat izan zen.

Bigarren Mundu Gerra|Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan London barruti militar baten erdigune izan zen.

1847an John Labatt negozio-gizonak garagardo-fabrika bat sortu zuen Londonen. Thomas Carlingek ere han sortu zuen Carling garagardo-fabrika. 1874an London Life aseguru-konpainia sortu zen.

Klima [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

    Datu klimatikoak (London International Airport)    
 Hila    Urt     Ots     Mar     Api     Mai     Eka     Uzt     Abu     Ira     Urr     Aza     Abe    Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.7 17.8 27.2 29.4 32.4 38.2 36.7 37.0 34.4 30.0 24.4 18.5 38.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) ?2.4 ?1.4 4.2 11.6 19.0 23.8 26.3 25.2 20.9 14.0 6.9 0.6 12.4
Batez besteko tenperatura (ºC) -6.3 -5.5 -0.3 6.3 13.0 18.0 20.5 19.5 15.3 9.0 3.1 -3.0 7.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) ?10.1 ?9.7 ?4.7 1.0 7.0 12.1 14.6 13.7 9.6 4.0 ?0.7 ?6.5 2.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) ?31.7 ?29.5 ?24.8 ?12.2 ?5.0 ?0.6 5.0 1.5 ?3.3 ?11.1 ?18.3 ?26.9 ?31.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 74.2 60.0 78.4 82.2 82.9 86.8 82.2 85.3 97.7 77.6 91.1 88.6 987.1
Euria (mm) 31.1 29.1 53.8 73.8 82.6 86.8 82.2 85.3 97.7 74.9 73.7 47.0 817.9
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) 19.4 15.7 15.8 13.7 12.2 11.6 11.0 10.9 12.1 13.1 16.2 18.7 170.4
Euri egunak (≥ 0.2 mm) 5.6 5.1 8.6 11.5 12.1 11.6 11.0 10.9 12.1 12.9 11.2 7.7 120.3
Elur egunak (≥ 0.2 cm) 16.5 12.8 9.7 3.6 0.2 0 0 0 0 1.3 7.0 14.4 65.6
Eguzki orduak 65.9 91.5 119.5 162.1 220.6 243.4 262.0 221.9 162.8 128.2 69.7 52.4 1800.0
Hezetasuna (%) 83.9 82.3 82.5 81.3 82.2 85.7 88.9 92.6 92.1 88.6 86.0 85.3 85.9
Iturria: [1]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]