Melissa Viviane Jefferson
(
Detroit
,
Estatu Batuak
; 1988ko apirilaren 27a),
Lizzo
izen artistikoaz ezagutua, musikari eta rap abeslari estatubatuarra da.
Detroit-en jaio bazen ere, Lizzo eta bere familia Houstonera joan ziren hamar urte zituenean, eta gaztetatik erakutsi zuen kantatzeko trebetasuna, txirula jotzen ikasteaz gain. Batxilergo garaian eskuratu zuen bere ezizena
Jay-Z
raperoaren "Izzo (H.O.V.A.)" abestian inspiratuta. Houston-eko Unibertsitatean ikasi zuen denbora gutxian, baina aitaren heriotzarengatik eta krisi ekonomiko gogorrarengatik ikasketak utzi behar izan zituen.
Lizzo
Minneapolis
hirira joan zen 2011n abeslari karrera baten bila eta bi album argitaratu zituen diskoetxe independente baten pean:
Lizzobangers
(2013) eta
Big Grrrl Small World
(2015). Kritika oso onak lortu zituen eta
Atlantic Records
-en exekutiboen arreta lortu zuen, beranduago kontratua sinatuko zuen diskoetxea.
2016an,
Coconut Oil
izeneko EPa kaleratu zuen, bere musika estiloan aldaketa zorrotza emanik, hip-hopetik ikuspegi popago batera joanez.
2019an Lizzok gorakada handia izan zuen ≪Juice≫ kantuari esker,
Billboard Hot 100
-ean sartu zen bere lehen abestia. Horrez gain, bere hirugarren diskoa kaleratu zuen,
Cuz I Love You
,
Billboard 200
-eko seigarren postua lortu zuena.
TikTok
meme bati esker, 2017an argitaratutako ≪
Truth Hurts
≫ kanta birala bihurtu zuen eta
Billboard Hot 100
-eko zerrendan gora igo zuen 1. zenbakira iritsi arte. Honekin batera, artistaren aurreko beste lan batzuk ere ospea lortu zuten. ≪
Good as Hell
≫ horien artean dago, Billboard zerrendan 3. postua eta munduko beste herrialdeetan Top10 lortuz.
Abesteaz eta rapeatzeaz gain, Lizzo aktorea ere bada; ahots-interprete gisa aritu zen
UglyDolls
(2019) animaziozko filmean eta
Hustlers
(2019) krimen komedia-drama filmean agertu zen. 2019an, Time-ek Lizzo "urteko entretenitzaile" izendatu zuen bere igoera meteorikoagatik eta musikari egindako ekarpenagatik.
Bere sarien artean, Lizzok hiru Grammy sari eta bi
Soul Train Music Award
ditu. Gainera, hiru aldiz izendatu dute
American Music Awards
eta lau
MTV Video Music Awards
sarietarako.
Beste alde batetik, bere ibilbidearen hasieratik Lizzok gorputzaren irudiaren onarpena eta ahalduntzea sustatu izan du. “Body Positivity” mugimenduaren barruan sar daiteke. Bere genero eta sexualitateari buruz galdetuta, elkarrizketa batean Lizzok esan zuen: "pertsonalki ez dut neure burua gauza bakar bat egoizten... Horregatik
LGBTQ+
ikurrinaren koloreak ortzadarra dira! Espektro zabal bat dagoelako, eta oraintxe bertan zuri-beltzean manten arazten saiatu ezinik gabiltza. Niretzat horrek ez du balio." LGBTQ + jarraitzaile sendoa du eta bere zaleak "Lizzbians" izenarekin ezagutzen dira.