Wikipedia, Entziklopedia askea
Lily Afshar
(
persieraz
:
???? ?????
;
Teheran
,
Iran
,
1960ko
martxoaren 9a
?
Tonekabon
,
Mazandaran
, Iran,
2023ko
urriaren 24a
) irandar-estatubatuar
gitarra-jotzaile
eta
musika-irakaslea
izan zen.
1960ko martxoaren 9an jaio zen Teheranen
[1]
. 10 urte zituela, hasi zen gitarra jotzen
[2]
.
1977an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen Bostongo Musika Kontserbatorioan ikastera
[3]
. 1989an doktoretza lortu zuen
Floridako Unibertsitatean
Mario Castelnuovo-Tedescoren
24 Caprichos de Goya
ri buruzko tesiarekin
[4]
. Gitarra klasikoan doktoretza lortu zuen munduko lehen emakumea izan zen
[5]
[6]
[7]
.
Hego Kaliforniako Unibertsitatean egindako klaseetan
Andres Segoviarekin
jotzeko hautatutako hamabi gitarristaren artean izan zen
[5]
[2]
.
Bi hamarkada baino gehiagoz Memphiseko Unibertsitateko irakasle izan zen
[6]
.
2023ko urriaren 24an hil zen Tonekabon, minbiziak jota, 63 urte zituela
[7]
[8]
.
- Caprichos de Goya, Op. 195
? CD, Summit Records (1994)
- A Jug of Wine and Thou
? CD, Summit Records (1999)
- Possession
? CD, Archer Records (2002)
- Hemispheres
? CD, Archer Records (2006)
- Virtuoso Guitar
? DVD, Mel Bay (2008)
- One Thousand and One Nights
? CD, Kargah-e Musiqi (2013)
- Musica da Camera
? CD, Archer Records (2013)
- Bach on Fire
? CD, Archer Records (2014)
- Classical Guitar Secrets Vol. 1
? DVD, Guitar Control (2011)
- Classical Guitar Secrets Vol. 2
? DVD, Guitar Control (2011)
- Five Popular Persian Ballads
? Mel Bay (2000)
- Essential Bach for Guitar Arranged by Lily Afshar
? Mel Bay (2012)
- Classical Guitar Collection Vol. 1
? DVD, Guitar Control (2016)
- Classical Guitar Collection Vol. 2
? DVD, Guitar Control (2016)
- Scarlatti and Weiss for Guitar
? Lily Afshar eta Mel Bayk gitarrarako moldatuak (2016)
- Spanish Composers for Classical Guitar
? Lily Afshar eta Mel Bayk gitarrarako moldatuak (2016)
- Valses Poeticos by Enrique Granados
? Lily Afshar eta Mel Bayk gitarrarako moldatuak (2016)
- Premier Guitarist saria (hiru aldiz)
[8]
- 1996: Distinguished Research Award
[2]
- 2000: Orville H. Gibson saria
[5]
- 2000: Eminent Faculty Award
[2]
- 2008: Distinguished Teaching Award
[2]