Wikipedia, Entziklopedia askea
Liliana Cavani
(
Carpi
,
Italia
,
1933ko
urtarrilaren 12a
)
zinemagilea
da.
Telebistarako
egin zituen lehenbiziko lanak:
Storia del Terzo Reich
(1963-64),
La donna nella Resistenza
(1965),
Francesco d'Assisi
(1966), eta arreta berezia eskaini zien gai politiko eta sozialei. Horixe du, hain justu, bere zinemagintzaren ezaugarri nagusietakoa.
Galileo
(1968) du lehen filma; horren segidan egin zituen
I cannibali
(1969) eta
Milarepa
(1973).
Il portiere di notte
(1973) filmak zabaldu zizkion ospearen ateak, eta
Al di la del bene e del male
(1977) egin zuen ondoren.
La pelle
(1980) film eztabaidatuaren ostean,
Interno berlinese
(1986) egin zuen, zeinak Berlingo Zinemaldiko film hoberenaren Urrezko Hartza eskuratu baitzuen. Beste film batzuk:
Francesco
(1989),
Dove siete? Io sono qui
(1993),
Il gioco di Ripley
(2002),
De Gasperi, l'uomo della speranza
(2005),
Einstein
(2008).
2023an Ohorezko Urrezko Lehoia jaso zuen.
[1]