Wikipedia, Entziklopedia askea
Libertoa
, nolabait,
askatasuna
eman zaion pertsona bat da, lehen esklaboa izan zena. Libertoak,
esklabotza
gizarte guztietan aurkitzen daitezkeen pertsonak dira.
Libertoek,
inperio
garaian, erromatar biztanleria guztiaren %5 osatzen zuten. Askatasuna lortzean, lehenago ez zuten abizen bat behar zutenez, euren lehengo jabearen
nomen-
a
hartzen zuten. Hori, euren nagusi bihurtzen zen.
Klaudio
enperadorearen agintaldian, libertoak erromatar
burokraziako
funtzionario
gisa erabiliak izan ziren. Aipaturiko enperadoreak esklabotzari buruzko legedia onartu zuen. Honela, euren jabeek utzitako esklaboak, liberto bihurtzen ziren. Klaudio oso kritikatua izan zen Inperioko gortean esklaboak erabili zituelako.
Esklaboek, modu ezberdinetan lor zezaketen askatasuna. Jabe batzuek
testamentuetan
askatasuna ematen zieten bere esklaboei. Beste jabe batzuk bizi zirelarik askatzen zituzten esklaboak, eta, azkenik, esklabo batzuek, askatasuna erosten zieten euren jabeei. Esklabo batek, bere askatasun propioa bere aurrezki edo ondasunekin eros zezakeen. Gainera, libertoek bere lur propioak ere izan zitzaketen.
Emantzipazioarekin
(latinez
manumissio
), esklaboa liberto izatera pasatzen zen, baina esklaboa ez zen erabat aske geratzen emantzipatua izan ondoren.
Manumissio
ekimena irudikatzeko hiru modu zeuden:
Manumissio per vindictam
: testiguen aurrean haga batez ukitzen zen esklaboa;
Manumissio censu
: jabeak hiritarren erroldan inskribatzen zuen esklaboa eta
Manumissio testamento
: jabeak askatasuna ematen zion esklaboari bere testamentuan. Askatutako esklaboa liberto-kategoriara igarotzen zen, non ez baitzituen herritar batek zituen eskubide guztiak, baina jada ez zen inoren jabetzakoa, eta are pertsona garrantzitsua ere izan zitekeen gizartean.
[1]
Hala eta guztiz ere, bere lehengo jabearekin
mendekotasun
lotura batzuk mantentzen zituen. Lotura hau, aurretik adosturiko 3 zatitan zehazten zen:
- Obsequium
: Begirunea esan nahi du, eta modu ezberdinetako zerbitzuetan zetzan.
- Opera
: Libertoak egiten zituen lanegunak ziren, ohi, esklaboa zenean egiten zuen lan berean.
- Bona
: Bere ondasunei buruzko
jaraunsletza
eskubidea zen.