Letra xehea
edo
minuskula
grafema
mota bat da,
letra larria
baino txikiagoa eta horrenbestez, forma ezberdinekoa.
781ean
,
Akisgranen
,
Yorkeko Ealhwine
idazlea
Karlomagnoren
gortera iritsi zen. Erregeak
eskola
bat irekitzeko asmotan ekarri zuen Ealhwine eta, azkenean, hamabost urte eman zituen bertan, karolingiarren berpizkunde kulturalaren bultzatzaile nagusietako bilakatuta. Tarte horretan, besteak beste,
letra xehe karolingiarra
garatu zuen, ordura arte erabiltzen zena baino txikiagoa eta biribilagoa, gaur egun letra xehe etzantzat jo daitekeena
[1]
.
Erromatarrek
letra larriz idazten zuten. Letren diseinua
simetrikoa
zen,
geometria euklidearrean
oinarritua.
Mendebaldeko Erromatar Inperioaren
amaierara arte ez ziren hasi
kurtsiba
erromatar modura ezagutzen den hizki moldea erabiltzen. Idazkera hori ez zen zabaldu, baina mende batzuk beranduago eragina izango zuen Eanwhilek letra xehe karolingiarra asmatu zuenean.
[1]
Hala ere, horretarako oinarrizko faktorea
teknologia
izan zen. Karlomagnoren gortean, aurretik kargatzen ziren
arkatzak
eta garai hartako
paperik
fin eta leunena (
animalia
jaioberrien larruz egindako
Vitela
papera), erabiltzeko aukera izan zuen Eanwhilek. Idazteko modu errazago hura berehala zabaldu zen kultur maila altuenekoen artean. Baina
XI. mendean
baztertu egin zuten letra minuskula.
[1]
XV. mendean
veneziar errenazentistek
tipografia
berri bat nahi zuten euren errepublikarako, eta
Aro Klasikoa
berpizteko. Horregatik ipini zioten
lettera antica
izena, eta horregatik aukeratu zuten kurtsiba erromatarra eredu moduan. Baina izkribu erromatarrak eta karolingiarrak nahastu zituzten, eta azkenean Ealhwinek asmatutako minuskula zabaldu zuten.
[1]
Hortik aurrera Europa osoan
letra larriak
paragrafoaren
hasiera markatzeko erabiltzen hasi ziren eta testua letra xehez idazten zuten. Eredua aukeratzeko izandako
akatsa
deskubritu zuten halako batean, baina tipografia horrek zabaltzen jarraitu zuen. Idazteko materiala garestia zen eta letra horrek espazio gutxiago behar zuen; gainera
eskuz
idazteko askoz azkarragoa zen.
[1]
Inprenta
iritsi zenean ere abantaila handia eskaintzen zuen
lettera antica
k, izan ere,
tinta
asko aurrezten zen soilik karril erdia erabilita.
[1]
XVIII. mendearen
hasieran lehen estilo liburuak sortu ziren.
Europako
herrialde bakoitzak modu batera erabiltzen zituen letra xeheak eta larriak, eta arauak bateratzeko beharra zegoen. Mende horretan bertan,
Giambattista Bodonik
letra xehea garatu zuen,
Gracia
tipografia sortu arte. Horixe izango zen gaur egun erabiltzen diren
tipografia
askoren oinarria, besteak beste,
Times
eta
Garamond
.
[1]