Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau buru azpiko zatiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Lepo (argipena)
≫.
Lepoa
burua
soinarekin
lotzen duen
ornodun
askoren gorputzaren zatia da. Lepoak buruaren pisuari eusten dio, eta
informazio sentsoriala
eta motorea
garunetik
gorputzera eramaten duten
nerbioak
babesten ditu. Gainera, lepoa oso malgua da eta buruari bira eman eta norabide guztietan tolesten uzten dio. Giza lepoaren egiturak lau konpartimentutan biltzen dira anatomikoki: ornoetakoa, erraietakoa eta bi baskular. Konpartimentu horien barruan, lepoan daude
orno
zerbikalak
eta
bizkarrezur
-muinaren alde zerbikala,
arnas
eta
digestio traktuen
goiko aldeak,
guruin endokrinoak
, nerbioak,
arteriak
eta
zainak
. Lepoko muskuluak konpartimentuetatik bereizita deskribatzen dira. Lepoko triangeluak mugatzen dituzte.
Anatomian,
latineko
cervix
edo
collum
izenez ere deitzen zaio lepoari, baina bakarrik erabiltzen denean, testuinguruan,
cervix
hitzak
umetoki-lepoari
egiten dio erreferentzia maizago
[1]
. Hala, adjektibo zerbikala lepoari (orno zerbikaletan edo gongoil linfatiko zerbikaletan) nahiz umetoki-lepoari (kaputxoi zerbikalean edo umetoki-lepoko minbizian) buruzkoa izan daiteke.
ORL
-ko espezialistak bereziki arduratzen dira hauetaz: