한국   대만   중국   일본 
Leonor Cortes Moctezuma - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Leonor Cortes Moctezuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leonor Cortes Moctezuma
Bizitza
Jaiotza 1527
Herrialdea Espainiar Inperioa
Heriotza 1594 (66/67 urte)
Familia
Aita Hernan Cortes
Ama Tecuichpo Ixcaxochitzin
Ezkontidea(k) Joan Tolosa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Jarduerak

Leonor Cortes Moctezuma ( 1527 edo 1528 1594 ) Espainia Berriko Erregeorderriko aristokrata izan zen, Hernan Cortes eta Tecuichpo printzesaren alaba.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Leonor Hernan Cortesen eta Isabel Moctezumaren alaba izan zen. Amak ez zuen inoiz onartu, bortxaketa baten ondoriozko haurra izan baitzen, eta testamentutik kanpo utzi zuen. [1] [2] Cortesek alabaren ardura hartu zuen eta Juan Gutierrez Altamiranori agindu zion bere zaintza. [3] [4]

1546an, Mexikotik Zacatecasera joan eta Juan Tolosarekin , Zacatecasko Bufa muinoko zilarrezko meategiak aurkitu zituenarekin, ezkondu zen. Senar-emazteak Nochistlanen bizi izan ziren. Leku hartan sortu zen Guadalajara , Teocalticheren ( Jalisco ) ondoan. 1547an, aita hil zenean, 10.000 dukatu utzi zizkion. Ama 1550ean hil zen, eta testamentuan aipatu ez zuen arren 1/5 jaso zuen. [3]

Senar-emazteek hainbat seme-alaba izan zituzten:

  • Juan Tolosa Cortes de Moctezuma, 1550eko hamarkadan jaioa, apaiz eta Zacatecasko bikario bihurtu zena.
  • Leonor Tolosa Cortes de Moctezuma, 1564 . urtearen inguruan jaioa, Cristobal Zaldivarrekin ezkondu zen, Vicente de Zaldivarren semearekin, Martin Enriquez de Almansaren (Espainia Berriko laugarren erregeordea) garaiko kapitain nagusiarekin. [5]
  • Isabel Tolosa Cortes de Moctezuma, 1568 . urtearen inguruan jaioa, Juan de Onate konkistatzailearekin ezkondu zen, Santa Fe de Nuevo Mexico probintziaren sortzaile eta lehen gobernadorearekin. [6]
  • Beste alaba batzuen izenak ez dira ezagutzen, baina erregistroetan aipatzen dira Sevillako komentu bateko kide gisa 1604an. [7]

Genealogia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Thomas, La conquista de Mexico , 685
  2. Chipman, Donald E. Moctezuma’s Children: Aztec Royalty... p. 51.
  3. a b Sagaon Infante, Raquel. ≪Testamento de Isabel Moctezuma≫ Juridicas UNAM .
  4. Chipman, ibid .
  5. Thomas, H- La conquista de Mexico , 688
  6. Saravia, A. G. Apuntes para... p. 93
  7. Quijada Cornish, B., La ascendencia y la familia...

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Chipman, Donald E. Moctezuma’s Children: Aztec Royalty under Spanish Rule , 1520?1570. Austin: U of TX Press, 2005
  • Thomas, Hugh (1993) "La conquista de Mexico: el encuentro de dos mundos, el choque de dos imperios" (2000) traduccion Victor Alba y C. Boune, Mexico, ed.Planeta ISBN 970-690-163-9
  • Quijada Cornish, Beatrice (1917). La ascendencia y la familia de Juan de Onate . [1] , 2010eko abenduaren 20an kontsultatua
  • Saravia, Atanasio G. Apuntes para la historia de la Nueva Vizcaya . Introduccion, compilacion, bibliografia e indices de Guadalupe Perez de San Vicente. Obras I. Mexico, UNAM, 1993. (Nueva Biblioteca Mexicana) [2]
  • Suarez, Ray. Latino Americans: The 500-Year Legacy That Shaped a Nation . EE.UU. Celebra. Penguin Group, 2013 [3]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]