Lena Dunham
(
New York
,
1986ko
maiatzaren 13a
)
gidoilari
,
zuzendari
,
ekoizle
eta
aktore
estatubatuarra
da.
Tiny Furniture
(2010) filmaren gidoilaria, zuzendaria eta bertako aktore izan zen, eta
HBO
kate estatubatuarreko
Girls
seriearen sortzaile eta protagonista. 2012an,
Primetime Emmy
sarietarako 4 izendapen jaso zituen,
Girls
seriea dela-eta.
Lena Dunham
New Yorken
jaio zen.
[1]
Aita, Carrol Dunham,
pop art
margolaria da, eta ama, Laurie Simmons, argazkilaria eta diseinatzailea.
[2]
[3]
Erlijioari dagokionez, aita protestantea da, Mayflowerreko bidaiarien ondorengoa,
[4]
[5]
Lenaren arabera; ama judua da.
[6]
Ahizpa gazteago bat dauka, Cyrus Grace Dunham, aktorea eta Brown Unibertsitateko ikaslea. Grace Lenaren lehen filmean agertu zen.
[7]
Txikiak zirela, Sherri Zuckerman eta Catherine McGann argazkilariak izan zituzten zaintzaile.
Dunhamek
Brooklyngo
Saint Ann's Schoolen ikasi zuen. Han ezagutu zuen
Jemima Kirke
, haren laguna eta hala
Tiny Furniture
n nola
Girls
en aktore lanak egin zituena. Dunham Sormenezko Idazketan lizentziatu zen, Oberlin College-n.
[8]
?
Oberlin Collegen ikasten ari zen bitartean, Dunhamek hainbat film labur independente ekoitzi zituen, eta
YouTubera
igo zituen; bere opera primaren DVDko lan gehigarrietan jarri zituen gero. Gainera, aktore- eta sortzaile-lanak egin zituen zenbait websailetan,
2010
ean bere lehen film zinematografikoa,
Tiny Furniture
, kaleratu zuen arte. Film horri esker,
South by Southwest Music and Media Conference
-ren jatorrizko gidoi onenaren saria irabazi zuen. Film hori zuzentzeaz gainera, Aura pertsonaia antzezten du bertan.
[3]
Dunhamek gidoi original onenaren Independent Spirit saria eskuratu zuen.
Tiny Furniture
ren arrakastaren ondoren, HBOk Dunhamekin akordio bat erdietsi zuen, katerako programa bat garatzeko. Gerora, 2012ko apirilaren 15ean, Dunhamek berak sorturiko
Girls
telesaila estreinatu zen HBO kate estatubatuarrean.
[9]
Telesail horri esker, Dunhamek Primetime Emmy sarietarako hainbat izendapen jaso zituen.
Lenak paper labur bat egin zuen
Supporting Characters
filmean.
[10]
?
2012ko urriaren 8an, Random House argitaletxearekin lehen liburua argitaratzeko kontratua sinatu zuen Dunhamek.
[11]
2014ko irailaren 30ean argitaratu zuen Random Housek
Not That Kind of Girl: A Young Woman Tells You What She's "Learned"
[Ez naiz neska mota hori: Emakume gazte batek zer "ikasi" duen kontatuko dizu]. Gaztelaniara honela itzuli zen:
No soy ese tipo de chica: Una joven te cuenta lo que ha aprendido
(Espasa, 2014; itzultzaileak: Noemi Cuevas eta Vicky Charques
[12]
).
[13]
Frantsesez, bestalde,
Not That Kind of Girl. Antiguide a l'usage des filles d'aujourd'hui
(Belfond, 2014) argitaratu zuten 2014ko urriaren 9an, Catherine Gibert-ek itzulia. ?
Dunhamek
Barack Obama
Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hauteskunde-kainpainan parte hartu zuen, hura berriz hauta zezaten sustatzeko bideo batean. Monologo bat da, zeinean, inplizituki, lehen aldiz botoa ematera joatea birjintasuna galtzearekin konparatzen baitu.
[14]
Bideoa hainbat sektore mediatikok kritikatu zuten.
[15]
Hillary Clinton
en alde ere agertu zen publikoki beste hauteskunde batzuetan.
[16]
2015ean,
Taylor Swift
en
Bad Blood
bideoan parte hartu zuen; ''Lucky Fiori'' pertsonaia jokatu zuen.
[17]
Telebista
Urtea
|
Izena
|
Pertsonaia
|
Oharrak
|
2007
|
Tight Shots
|
|
Pertsonaia nagusia
Gidoilaria, zuzendaria eta editorea ere bai
|
2009
|
Delusional Downtown Divas
|
Oona
|
Pertsonaia nagusia
Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea ere bai
|
2012?2017
|
Girls
|
Hannah Horvath
|
Pertsonaia nagusia
Also creator, director, writer, executive producer
|
2014?2016
|
Adventure Time
|
Betty Grof (ahotsa)
|
"
Betty
" (5. denboraldia, 48. kapitulua)
"You Forgot Your Floaties" (6. denboraldia, 38. kapitulua)
"Broke His Crown" (7. denboraldia, 27. kapitulua)
|
2014
|
Saturday Night Live
|
Aurkezlea
|
"Lena Dunham/
The National
" (39. denboraldia, 15. kapitulua)
|
2015
|
Scandal
|
Susanne Thomas
|
"It's Good to Be Kink" (4. denboraldia, 63. kapitulua)
|
2015
|
7 Days in Hell
|
Lanny Denver
|
Tebistako filma
|
2015
|
The Simpsons
|
Candace/Hannah Horvath (ahotsa)
|
"
Every Man's Dream
" (27. denboraldia, 1. kapitulua)
|
2017
|
Travel Man
|
Bera
|
"48 Hours in Tenerife" (5. denboraldia, 3. kapitulua)
|
2017
|
American Horror Story: Cult
|
Valerie Solanas
|
"
Valerie Solanas Died for Your Sins: Scumbag
" (7. kapitulua)
|
2018
|
Camping
|
|
Sortzailea, ekoizle exekutiboa, idazlea
|
Dunham sarri agertu da aldizkarien azaletan, besteak beste
Vogue
,
Elle
,
Marie Claire
eta
Rolling Stone
aldizkarietan.
Glamour
aldizkariaren 2017ko otsaileko azalean Dunhamen argazki bat agertu zen, hanka biluziekin, eta aldizkaria goraipatu zuen, argazkia editatu gabe utzi zuelako eta izterretako zelulitisa agerian utzi zuelako.
[18]
[19]
2015ean, Dunhamek eta Jenni Konnerrek
Lenny Letter
newsletter feminista jarri zuten abian. Hasieran Hearst Corporation-ek babestu zuen publizitatearen bidez, eta, gerora, Conde Nast-ek. Ohiko newsletterraz gainera, 2015eko udazkenean, fikzio eta poesia zenbaki bana argitaratu zituzten.
[16]
Bertan argitaratu ziren zenbait artikulu esanguratsu dira, besteak beste,
Jennifer Lawrence
aktoreak Hollywoodeko generoaren araberako soldata-arrakalari buruz idatzitakoa
[20]
eta
Alicia Keys
abeslariak makillaje gutxi edo ezer ez erabiltzeko erabakiari buruz idatzitakoa
[21]
.
2017ko azaroan, Dunham eta Konnerrek gutun bat idatzi zuten,
Aurora Perrineauk
Murray Miller (
Girls
eko gidoilaria) sexualki erasotzeagatik akusatu izana salatzeko. Gerora, barkamena eskatu zuen horregatik. Zinzi Clemmonsek adierazi zuen ez zuela gehiago kolaboratuko buletin horrekin; adierazi zuenez, Dunhamen arrazakeria "ezaguna" da, eta koloreko emakume guztiak animatu zituen Dunhamengandik aldentzera.
2018ko urrian, Dunhamek eta Konnerrek adierazi zuten
Lenny Letter
amaitu egingo zela,
[22]
[23]
esan zutenez, harpidedunen kopurua asko jaitsi zelako eta beste plataforma batzuetan ez zutelako bultzadarik jaso.
[24]
2017an, unerik onenean,
Lenny Letter
-ek 500.000 harpidedun baino gehiago zituen.
[25]
- ↑
≪Lena Dunham≫
www.argotistonline.co.uk
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Lena Dunham: Could she be the voice of a generation?≫
The Independent
2012-10-06
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Mead, Rebecca.
≪Downtown’s Daughter≫
The New Yorker
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
Storey, Kate. (2012-05-08).
≪Dunham talks race≫
New York Post
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
Poritsky, Jonathan.
The Most Boobs Ever: Lena Dunham and Judd Apatow in Conversation.
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
≪Interview with Lena Dunham ? Writer/Director of Tiny Furniture | Women & Hollywood≫
web.archive.org
2013-04-03
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
Howard, Caroline.
≪Names You Need to Know in 2011: Lena Dunham≫
Forbes
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
≪Tiny Furniture ? The Movie Summary and Plot≫
www.gigaranking.com
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Lena Dunham/Judd Apatow Show Picked Up By HBO≫
HuffPost
2011-01-07
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
Christley, Jaime N..
Review: Supporting Characters.
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
Bosman, Julie. (2012-10-08).
≪Lena Dunham Signs Book Deal for More Than $3.5 Million≫
Media Decoder Blog
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
No soy ese tipo de chica - Lena Dunham | Planeta de Libros.
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Guillermo Fesser. (2014-10-16).
≪El secreto de Lena Dunham≫
EL PAIS
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
Franke-Ruta, Garance. (2012-10-25).
≪Lena Dunham's New Obama Ad?as Controversial as Everything She Does?≫
The Atlantic
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Critics blast Obama campaign for new ad that likens voting for Barack Obama to a young woman losing her virginity≫
Fox News
2015-03-26
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Wappler, Margaret.
≪Lena Dunham Is Our February Cover Star≫
Nylon
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Lena Dunham Appearing as 'Lucky Fiori' in Taylor Swift's 'Bad Blood' Video≫
Headline Planet
2015-05-10
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Lena Dunham Thanks 'Glamour' for Featuring Her Cellulite on Its Cover≫
Entertainment Tonight
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Lena Dunham Thanks Glamour Mag For Putting Her Cellulite On Cover≫
HuffPost Canada
2017-01-04
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
Lawrence, Jennifer.
≪Jennifer Lawrence: "Why Do I Make Less Than My Male Co?Stars?"≫
Lenny Letter
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
≪Alicia Keys: Time to Uncover≫
web.archive.org
2016-10-20
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Lena Dunham and Jenni Konner's Lenny Letter Shuts Down≫
The Hollywood Reporter
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
Spangler, Todd; Spangler, Todd. (2018-10-18).
≪Lena Dunham and Jenni Konner’s Lenny Letter Is Shutting Down (Report)≫
Variety
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Lenny Letter tells contributors it's shutting down on Friday≫
Digiday
2018-10-18
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.
- ↑
(Ingelesez)
Alex; Steigrad, ra; Kelly, Keith J.. (2018-10-18).
≪Plug pulled on Lena Dunham’s Lenny Letter website≫
New York Post
(Noiz kontsultatua: 2020-07-17)
.