한국   대만   중국   일본 
Lekamana - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Lekamana

Koordenatuak : 43°01′18″N 2°59′48″W  /  43.02167°N 2.99667°W  / 43.02167; -2.99667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lekamana
  Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea   Araba
Udalerria Amurrio
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak 43°01′18″N 2°59′48″W  /  43.02167°N 2.99667°W  / 43.02167; -2.99667
Demografia

Lekamana (azentua bigarren silaban) Arabako herria da, Amurrioko udalerrikoa. 1976 arte Lezama udalerriaren zati izan zen. Aiarako Kuadrillakoa da eta N-625 errepidean dago Amurrio eta Urduna artean (bietatik 5 minutura). Lekamanako hirigintza bertatik igarotzen den eta herria bitan banatzen duen trenbidearen inguruan egituratzen da: goiko auzoa eta beheko auzoa.

Garaiera: 427 m.

Larre berde eta zabalez inguratuta, Lekamana San Migel elizaren inguruan dago eta Gorobel mendilerroa ren (Sierra Salvada) ikuspegi zoragarriez gozatzen du.

Arabako Amurrio udalerriaren mende dago administratiboki.

Lekamanara iristeko, desbideratze txiki bat egin dezakegu Amurrio eta Urduna lotzen dituen A-625 errepidean, Saratxo igaro eta gutxira. Era berean, herri txiki horretara iristeko, paseo atsegina eman dezakegu Arbieto eta herrixka hori lotzen zituen bide zaharrean barrena. Bide hori Urdunako La Muera aisialdi-guneko alde altutik igarotzen da.

Lekamanak irailean ospatzen ditu San Migelen omenezko jaiak.

Demografia eta biztanleria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lekamanako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
28 27 27 28 28 29 33 32


2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 32 biztanle ditu.

2021eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 40 biztanle ditu.

Garraioa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

  Eskualdeko Garraioa
  Zerbitzua     Hasiera     Ibilbidea     Amaiera  ⁠
3 Amurrio
Urduna
Tertanga ? Delika ? Artomana ? Aloria ? Urduna (geltokia) ? Lekamana ? Saratxo ? Inoso ? Ziorraga ? Baranbio ? Lezama ? Larrinbe ? Amurrio (gasolindegia) ? Amurrio (geltokia) Amurrio
Urduna

Ondasun nabarmenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • San Migel eliza

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Alava, pueblo a pueblo . Jose Luis Saenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Alava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa