Leioa-Erandioko unibertsitate gunea
Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko campusaren
atal bat da.
Leioa
eta
Erandio
udalerrietan du egoitza,
Bilbotik
11 kilometrora, antzina
Bilboko Unibertsitatea
zeukaten eraikinetan.
Bilboko Unibertsitatearen egoitza eraikitzeko,
1969an
, arkitektura-lehiaketa egin zen. Jose Luis Burgos, Ricardo del Campo eta Jose Luis Ortega arkitektoek irabazi zuten, eta
1972an
inauguratu zen egoitza.
Unibertsitate gunea eraberritzeko lanak 2005-2006 ikasturtean hasi ziren.
Leioa-Erandioko gunean
Euskal Herriko Unibertsitatearen
errektoretza eta Bizkaiko campuseko errektoreordetza daude.
2012tik 2014ra bitartean unibertsitate guneko espazio publikoak eta objektu publikoak txukuntzeko plan bat burutu zen.
Ula Iruretagoiena
arkitektoak zuzendu zituen lanak.
Bertan,
Bizkaiko Campuseko Bibliotekaz
gain, honako fakultate eta eskola hauek daude:
-
-
-
-
Airetiko ikuspegia.
-
Airetiko ikuspegia.
Leioa-Erandioko campusean, Euskal Herriko ikasle mugimendurik handiena dago.
[erreferentzia behar]
Izan ere,
Euskal Herriko Unibertsitateetatik
gatazkatsuena dugu campus hau. Bertan eragin handia dute
Ikasle Abertzaleak
,
Segi
,
Euskal Herriak Bere Eskola
,
Presoen Aldeko Taldeak
,
Eraldatu
, eta abarrek.
[erreferentzia behar]
Bestalde,
Gizarte Zientzia Kritikoen aldeko Asanblada
dago, unibertsitate kritiko baten aldeko gogoeta eta ekintzak egitea duena xede.