Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehenengo Gurutzada
XI.
eta
XIII. mendeetan
zehar
Ekialde Hurbila
asaldatu zuen kanpaina militarrek, erromesaldi armatuek eta hedapen kolonialak osaturiko
Gurutzadak
izeneko mugimenduaren lehendabizikoa izan zen.
Alexio I.a Komneno
bizantziar enperadoreak
seljuktar turkiarren
aurkako borrokan
Urbano II.a
aita sainduari laguntza eskatu zionean, honek
1095ean
Mendebaldeko Europako
erresuma kristau guztiei
Lur Santua
konkistatzea eskatu zien
[3]
.
Petri Ermitauak
lehendabiziko saiakera egin bazuen ere,
Germaniako Erromatar Inperio Santuko
eta
Frantziako
nobleziak zuzenduriko armada bat antolatu eta armada honek aurrera egin ahala,
Europan
nolabaiteko migrazio masiboa sortu zen ekialderantz. Gurutzatuek
Rumgo Sultanerrian
sartu eta hegoalderantz jo zuten, hiri asko konkistatu eta,
Fatimatar kalifaldiaren
lurraldeetan sartu ondoren,
1099an
Jerusalem konkistatu zuten
.
Horrela eskualdean
Gurutzatuen estatuak
sortzeaz gain
Bizantziar Inperioak
lurralde batzuk berreskuratu zituen
[4]
.
Mediterranear
eskualdean fanatismo erlijiosoa zabaldu zen,
aitasantutzak
ospea berreskuratuz
[5]
. Nazioarteko merkataritza ere bultzatua izan zen.
- ↑
D. Nicolle,
The First Crusade 1096-99: Conquest of the Holy Land
, 21. orr.
- ↑
a
b
D. Nicolle,
The First Crusade 1096-99: Conquest of the Holy Land
, 32. orr.
- ↑
Riley-Smith, Jonathan.
The First Crusaders, 1095?1131
.
Cambridge
: 1998.
ISBN 0-521-64603-0
- ↑
Madden, Thomas.
New Concise History of the Crusades
. Rowman & Littlefield, 2005.
ISBN 0-7425-3822-2
- ↑
Riley-Smith, Jonathan.
The First Crusade and the Idea of Crusading
. University of
Pennsylvania
: 1991.
ISBN 0-8122-1363-7