한국   대만   중국   일본 
Figaroren ezteiak - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Figaroren ezteiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
(≪ Le nozze di Figaro ≫ orritik birbideratua)
Figaroren ezteiak
Jatorria
Sorrera-urtea 1785
Argitaratze-data 1785
Estreinaldi-data 1786ko maiatzaren 1a
Izenburua Le nozze di Figaro
Ezaugarriak
Genero artistikoa Opera bufoa eta opera
Hizkuntza italiera
Zatiak 4 act (en) Itzuli
Telesaila list of operas by Wolfgang Amadeus Mozart (en) Itzuli
Egile-eskubideak jabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Oinarritua The Marriage of Figaro (en) Itzuli
Libretista Lorenzo Da Ponte
Bestelako lanak
Musikagilea Wolfgang Amadeus Mozart
Fikzioa
Historia
Jasotako sariak

IMSLP: Le_nozze_di_Figaro,_K.492_(Mozart,_Wolfgang_Amadeus) Allmusic: mc0002367338 Edit the value on Wikidata

Figaroren ezteiak [1] ( italieraz : Le nozze di Figaro ) Wolfgang Amadeus Mozart musikagilearen lau ekitaldiko opera bufo bat da, Lorenzo da Ponteren italierazko libretoa duena. [2] Berez Pierre Augustin Caron de Beaumarchaisen La Folle Journee, ou le Mariage de Figaro antzezlanean oinarrituta dago. [3] 1785 eta 1786 artean idatzia, 1786ko maiatzaren 1ean estreinatu zuten Vienan , Mozartek berak zuzendua.

Mozarten konposiziorik onenetako bat eta musikaren historiako operarik garrantzitsuenetako bat da. Bere garaian kritika asko jaso zituen arren, arrakasta handia lortu zuen antzezpenetan. Obra honekin hasten da Mozarten eta Da Ponteren arteko lankidetza, operaren historiako emankorrenetako bat, zeinetatik generoko hiru maisulan atera ziren: Figaroren ezteiak , Don Giovanni eta Cosi fan tutte .

Sinopsia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa Sevillan garatzen da, XVIII. mendearen bigarren erdian, eta Almavivako kondearen jauregian kokatzen da. Rosina bere emazte bihurtu da dagoeneko, kondesa, baina kondea Susanna gaztearen mesedeen bila dabil, Figaroren emaztegaia baita, kondearen morroia. Istorioa korapilatu egiten da Almavivako kondeak jakiten duenean bere morroi Cherubinok interes handia duela kondesarengan, eta, horregatik, aldamenetik kendu nahi du gerrara bidaliz. Figaro, Susanna eta kondesa ados daude kondearen asmoak oztopatzeko eta bere desleialtasuna agerian uzteko. Baina, bitartean, Figaro Bartolo eta Marcellinarekin eztabaidatzen ari da, eta honek Figaro bien semea dela jakiten du. Egunaren amaieran, protagonista guztiak jauregian daude, eta han izaten dira nahasteak, azkenean kondea eta kondesa adiskidetu eta Figaro eta Susanna ezkon daitezkeen arte.

Pertsonaiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Pertsonaia Tesitura Estreinaldiko aktore-multzoa
Zuzendaria: Wolfgang Amadeus Mozart
Figaro baxu-baritono Francesco Benucci
Susanna soprano Ann Storace
Rosina kondesa soprano Luisa Laschi
Almavivako kondea baritono Stefano Mandini
Cherubino mezzosoprano Dorotea Bussani
Marcellina mezzosoprano Maria Mandini
Don Bartolo baxu sakon Francesco Bussani
Don Basilio tenore buffo Michael Kelly
Antonio baxu buffo Francesco Bussani
Barbarina soprano Anna Gottlieb
Don Curzio tenore buffo Michael Kelly
Herritar, saltzaile eta zerbitzariak

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]