한국   대만   중국   일본 
Larraineko mendatea - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Larraineko mendatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larraineko mendatea
Geografia
Altuera 1.573 m
Mendikatea Pirinioak
Lurraldea Nafarroa Garaia
Map

Larraineko mendatea ( zubereraz : Uthurzehetako Lepoa [1] ; frantsesez : Port de Larrau ; gaztelaniaz : Puerto de Larrau ) Larraine ( Zuberoa ) eta Otsagabi ( Nafarroa ) udalerriak lotzen dituen mendatea da. 1.573 metrotara dago itsas mailatik.

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ohiko abiapuntua da Orhi (2.018 m. ) mendira igotzeko, bai eta ekialdean duen Otsogorriganara ere. Ekialdean ere Holtzarteko arroilak ditu. Olhadoko erreka bertan du iturria.

Toponimia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Frantsesezko Larrau toponimoak [2] itxura hauek izan ditu historian: Sanctus Johannes de Larraun eta l'ospitau de Larraun ( 1174an eta 1385ean , Duchesne bilduma CXIV [3] ).

Igoera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Zuberoako aldetik Larraineko Laugibar aterpetik igo daiteke RD-26 errepidetik, mendatearen ipar-ekialdean kokaturikoa. Igoerak 15,3 kilometroko luzera du. Bertatik 1.205 metro igotzen dira (batez besteko %7,9a). Tarte batzuetan %10 gradiente du, gehiengoa %13a izanda. Larrainetik tontorreraino ailegatzeko 1.362 metroko altueran dagoen Erroimendiko mendatea igaro behar da.

Otsagabiatik hasita, mendateak 19,3 kilometroko luzera eta 100 metroko tunela ditu tontorretik gertu. Alde horretatik, NA-2011 errepidetik, 815 metro igotzen dira (batez besteko %4,2a), gehiengoa %8a izanda.

Frantziako Tourra [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

2007ko igoera, Carlos Sastre , Mauricio Soler eta Iban Mayo

Igoera bitan egin dute txirrindulariek Frantziako Tourrean , 1996an eta 2007an [4] . Lehendabizikoz igo zutenean, Miguel Indurainek denbora asko galdu zuen Irunera zihoan etapa batean. 2007an , lasterketa osoko mendaterik gogorrenetariko bat izan zen, Orthezetik Aubisquera zihoan etapan egindakoa.

Datuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Urtea Etapa Kategoria Hasiera Bukaera Lehendabizikoa tontorrean
2007 16 Hors Categorie Ortheze Gourette - Aubisque Txente Garcia Acosta
1996 17 Hors Categorie Argelers de Gasost Irunea Richard Virenque

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Hemen erabilia eta baita Frantziako Institut Geographique Nationala k esana
  2. Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Bearn-Pays Basque"
  3. Duchesne Bilduma, 99-114. Liburukiak, Oihenarten paperak - Frantziako Liburutegi Nazionala
  4. Larraineko mendatea Frantziako Tourrean

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]